Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Antzerkia

bideoaren irudia
Hozkailuan mantentzen den adiskidetasuna

2017-05-19

'Hozkailua' du izena Artedrama eta Huts Teatroaren proposamen berriak. Ander Lipus eta Patricia Urrutia protagonistek umore beltzezko antzezlan honen inguruko gakoak eman dizkigute. Adiskidetasuna ardatz duen road movie honek Euskal Herri osoa zeharkatuko du oholtzaz oholtza.

bideoaren irudia
Poltsiko antzerkia, guztiontzako eskuragarri

2017-02-02

Poltsiko antzerki jaialdiaren 26. edizioa aurkeztu dute aste honetan Donostian. Otsailaren 19ra arte izaera kritikoa eta apurtzailea duten 32 antzezlanez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

bideoaren irudia
Biolentziari biolentziaz erantzun ala beste masaila jarri?

2017-03-17

Biolentzia baten aurrean biolentziaz erantzuteko eskubidea erreibindikatzen du Atx teatroaren lan berriak. Fredi Paia arduratu da 'Fakiu' antzezlanaren testua idazteaz eta Iñaki Ziarrustak egin ditu zuzendari lanak. 

bideoaren irudia
Euskal antzerkigintzaren kimu berriak

2017-03-03

2015ean sortu zen Pabellón 6 kulturguneko Gazte Konpainiaren lehen promozioa. 25 urtetik beherako antzezleek osatzen dute talde hau eta eurekin izan gara martxoaren 10ean estreinatuko duten 'Aborigenak' lanaren inguruan solasean.

bideoaren irudia
"Ele!", bi unibertso kultural aurrez-aurre

2017-02-17

Frankismoaren fusilek hil zituzten Lauaxeta eta Lorca 36ko gerran. 80 urte igaro ondoren, Jon Maia bertsolariak eta Josu Camara zuzendariak idazle biak batu dituzte ikuskizun berezi batean. Bi unibertso kulturalen arteko talkak eta lotuneak islatu dituzte bertan.

bideoaren irudia
Bizitza, etengabeko erabaki hartzea

2017-02-10

Hautu eta oinordetzen inguruan hausnartu dute Miren Tirapuk eta Maika Etxekoparrek euren lan berrian. Beheko Larraine konpainiaren aurreneko obra da "Atte hil aurretik". Amona eta iloba baten arteko istorioa kontatzen du Tirapuk, hiru pertsonairen azalean jarriz.