Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
Kirmen Uriberen literatura aztertu du Kortazarrek

2013-09-04

Jon Kortazar EHUko literatura katedradun eta kritikariak "Contemporary Basque Literature Kirmen Uribe' s Porposal" argitalpen berria aurkeztu du. 1969. urtetik euskaraz idatzitako literaturaren obra ezagunenak haien testuinguru sozialean kokatu ditu. Horrez gain, bilakaera historikoari dagokionez autoreek eskainitako iritziei jarraiki, idazleen interesa bereganatu duten gaiei buruzko erreferentzia mapa diseinatu du.

bideoaren irudia
Badatoz EAko poesia egunak

2013-07-18

Uztailaren 19tik 21era EAko herria poesiaz betetzen da. Bizkaiko kostako herri tixki hontako txoko guztiak berbaz, musikaz eta antzezpenez jantziko dira literaturan dabiltzan hainbat artisten eskutik. 

bideoaren irudia
Euskaltzaindiak "5000 hiztegia" era digitalean aurkeztu du

2013-06-10

Gaurtik aurrera, Adorez Hiztegiak-en "5000 hiztegia" internet bidez izango dugu erabilgarri. Gaur goizean aurkeztu du Euskaltzaindiak Azkue Fundazioa eta Bostak Bat kultur elkartearekin elkarlanean egin duen eguneraketa hau, hiztegia on-line eskaintzeko helburuarekin. 32 lizentziatuk eta beste hainbat laguntzailek parte hartu dute proiektu honetan.

bideoaren irudia
Literaturia kale gorrian

2013-05-28

Larrabetzuko Literaturia jaialdia maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean ospatuko da. Ohi bezala, liburu aurkezpenak, antzerkia, musika eta mahai-inguruak izango dira nagusi, literatura bere forma guztietan gozatzeko aukera eskaini nahian. Aurtengo leloa ‘kale gorrian’ izango da.

bideoaren irudia
Jon Arretxek 612 euro nobela idatzi du Bilboko San Frantziskotik

2013-05-23

Jon Arretxek, nobela beltzarekin jarraituz, 612 euro liburua kaleratu du. Bere azken lanaren, 19 kamera-ren, jarraipena da. Azken honetan bezala, Toure etorkina da protagonista. Ustezko anaia iritsiko da Afrikatik Bilboko bere etxera eta honek hainbat arazo eragingo dizkio. Istorioa San Frantziskon kokatu du eta hain zuzen bertan igaro ditu hainbat hilabete Arretxek liburua idazten.

bideoaren irudia
Liburuaren Nazioarteko egunean askotariko ekitaldiak izan ditugu

2013-04-23

Euskal Herri osoan era askotako ekitaldiekin ospatu da Liburuaren Nazioarteko eguna. Donostian adibidez Gipuzkoa Plazan ohiko liburu azoka izan da,  hamar erakusmahairekin hornitua. Bilbon berriz Berastegi kalean izan da azoka, bertan, liburu ezagunen irakurketak, idazleen sinadurak eta bestelako ekimen asko izan dira.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ