Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
Hizkien itsasoan nabigatzen, Itu bandarekin

2016-02-25

“Ito beharrean gara hizkien itsasoan itu”. Horrela diote Itu literatura bandakoek. 2013ko udaberrian kostaldeko hiru gaztek literatur zaletasuna oinarri sortu zuten aipatu banda. Geroztik, hazten joan dira. Fanzine eta irratsaio artean, duela ez asko Lekore aldizkari literarioa aurkeztu zuten. Bandaz eta aldizkariaz aritu gara Alazne Arruti, Jon Gurrutxaga eta Paul Beitiarekin kultur solasaldian.

bideoaren irudia
Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi aldizkariek begiratua

2016-02-04

Beñat Sarasola idazle eta irakasleak "Bainaren belaunaldia" saiakeran Uste, Pott eta Oh! Euzkadi aldizkariak eta parte hartu zuten idazle taldeen ekarpenak aztertu ditu. Hain zuzen ere, lanak bi ikerketa esparru izan ditu. Alde batetik, literatura aldizkarien azterketa sistemikoa eta bestetik, literatura aldizkari horien azterketa testual-estetikoa.

bideoaren irudia
"Gidariaren okerra" da Gotzon Barandiaranen nobela berria

2016-01-28

Gotzon Barandiaran idazlearekin batera, “Gidariaren okerra” nobelan barneratu gara. Bahiketa baten istorioa kontatzen digu. Burua galtzeko zorian dagoen taxilariak Victor Larraldek bahiketa bat antolatuko du, eta konplize bihurtuko ditu bere iloba eta diru beharretan dagoen gerra argazkilaria.

bideoaren irudia
BALA azoka hizpide Banizu Nizuke elkartearekin

2015-12-17

Hirugarren ediziora iritsi da BALA Bilboko Arte Liburuaren Azoka. Banizu Nizuke elkarteak antolatu du. Arte liburuak topatuko ditugu Bidebarrietan kalean, abenduaren 20ra bitarte. Liburu aurkezpenez gain, tailerrak, berbaldiak eta musika emankizunak antolatu dituzte. Olaia eta Pablo elkarteko kideekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Azokaren 50 urteen historia jasotzen duen liburua

2015-12-08

Durangoko Azokaren 50 urteko historia biltzen duen liburua kaleratu du Gerediaga elkarteak. Joseba Sarrionandia eta Jesus Mari Arruabarrena idazleek eta Txelu Angoitia argazkilariak egin dute. Azken biekin historia errepasatu dugu.

bideoaren irudia
Nork hil zuen Andoni Egaña?

2015-12-07

"Nork" komikiko lehen galdera horixe da, "nork hil zuen Andoni Egaña?". Umore ukitu nabarmena du Xabi Paya eta Patxi Gallegoren lanak, eta irakurlea ez du hotz une bakar batean ere utziko, ehundik gora protagonista eta istorio aurkituko baititu komikian.