Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
Nork hil zuen Andoni Egaña?

2015-12-07

"Nork" komikiko lehen galdera horixe da, "nork hil zuen Andoni Egaña?". Umore ukitu nabarmena du Xabi Paya eta Patxi Gallegoren lanak, eta irakurlea ez du hotz une bakar batean ere utziko, ehundik gora protagonista eta istorio aurkituko baititu komikian.

bideoaren irudia
Heriotzak besteengan eragiten duenaz dihardu Tere Irastortzaren poema liburuak

2015-12-07

"Mundua betetzen zenuten" izenburupean, Tere Irastortzak poesia liburu berria kaleratu du. Haren inguruan izan ziren hainbat heriotzek bultzatu zuten idazlea poesiak idaztera. Heriotzaz beraz, honi diogun beldurraz edota kide bat galtzeak eragiten digunaz egiten du hausnarketa. Harekin izan gara.

bideoaren irudia
"Lur eta Amets", Euskal Herriaren historia

2015-12-07

Herri baten historia bertan bizi duten biztanleek idazten dute. Ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historiaren kontaketa jasotzen duen materiala sortu dute: "Lur eta Amets".

 

bideoaren irudia
"Gabriel Aresti BioGrafikoa" liburuaz, Adur Larrearekin

2015-12-07

Adur Larrea marrazkilariak "Gabriel Aresti BioGrafikoa" izeneko  nobela grafikoa egin du, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Erroa argitaletxeak lagunduta. Arestiren familiak eta lagunek material asko eta kontu ugari partekatu dituzte Larrearekin Gabriel pertsona, Gabriel humanoa zelakoa zen azaltzeko.

bideoaren irudia
"Hiri hondakin solidoak" da Jon Alonsoren liburu berria

2015-12-06

Jon Alonsok "Hiri hondakin solidoak" izeneko liburua kaleratu du. Nobela beltza da, ikerketa bat du oinarrian, eta istorioa kontatzeaz gain, ikuspegi kritikoari ere tartea eskaini dio.

bideoaren irudia
Bea Salaberrik "Baionak ez daki" liburua aurkeztu digu

2015-12-05

33 kontakizunek osatzen dute "Baionak ez daki" (Susa) liburua, eta lehen pertsonan dago idatzia. Xehetasun guztiak idazleak berak, Bea Salaberrik, eman dizkigu.