Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
Iritsi da Bilboko Liburu Azokaren 42. ekitaldia

2012-05-30

Bilboko Liburu Azokak 42. ekitaldia ospatuko du bihartik aurrera. Liburuak erosteko parada izateaz gain, Areatzan jarriko diren hainbat postutan liburu sortzaile diren horien diskurtso, hitzaldi eta mahainguruak izango dira. Krisialdi ekonomikoari sormenaren aberastasunarekin aurre egin behar zaion heinean, aurten ere izango da aukerarik literaturarekin gozatzeko.

bideoaren irudia
Azkue literatur sariak banatu dituzte

2012-05-30

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Fundazioak Resurección Maria Azkue sariak banatu dituzte. Aurten, 157 lan aurkeztu dira, Euskal Herri osotik etorritakoak. Bi generotan banatu dituzte sariak: narrazioa eta olerkia.

bideoaren irudia
Nobela beltza argitaratu du Jon Arretxek

2012-05-28

Bilboko San Frantzisko auzoko errealitatea jaso du Jon Arretxek "19 Kamera" izeneko eleberrian. Aurreko lanekin gertatu bezala, idazlea istorioa kokatzen den lekuan, Bilbon, eman zuen denbora. Arretxeren nobela beltza Erein argitaletxeak plazaratu du, euskaraz eta gazteleraz.

bideoaren irudia
Azkue literatur sariak banatu dituzte

2012-05-22

Euskaltzaindiak Azkue literatur sariak banatu ditu. Guztira 150 lan aurkeztu dituzte aurten, baina sarituak gutxi batzuk izan dira. Gazteak literatura mundura hurbiltzeko xedea pixkanaka betetzen ari dira.

bideoaren irudia
Liburuaren nazioarteko eguna

2012-04-23
Euskal Herri osoan asko izan dira irakurketa sustatzeko antolatu dituzten ekimenak. Bilbon urtero bezalaxe Berastegi kalean 30 argitaletxe inguruk beraien eskaintzak ikusi ditugu. Liburuak sinatu eta azken nobedadeak erosteko eguna izan da.
bideoaren irudia
Saizarbitoriak Martutene liburu mardula aurkeztu du

2012-04-20
Bederatzi urteren ondoren, "Martutene" eleberriarekin itzuli da Ramon Saizarbitoria. Idazteko estiloa saldu gabe, idazleak aitortu du inoiz baino askeago sentitu dela. Urteak betetzearen abantaila omen da, galtzeko gauza gutxiago izatea.
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes