Euskal eskola publikoaren jaiak aniztasuna aldarrikatu nahi du, eta aurtengo leloa "Josi ta josi!" da. Umeek aniztasun hori ezagutu behar dute, batez ere, euren auzoan egoera hori ematen bada, Gasteizko Zabalganan bezala.
Maiatzean eta ekainean Ibilaldia eta Araba Euskaraz ospatuko dira. ArteKalen, jaiaz, euskaraz eta aldarrikapenez aritu gara solasean horietako ordezkariekin.
Bilboko Udalak antolatzen duen Harrapazank egitasmoak, gazteen artean euskararen erabilera eta motibazioa sustatzea du helburu. Entseguak eta casting probak egiten hiru hilabete eman ondoren, asteburu honetan amaierara helduko da Harrapazank lehiaketaren XII. edizioa.
Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz. Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba eta Hesianeko Zuriñe Hidalgo arduratu dira abestiari ahotsa jartzeaz. Hitzak, berriz, Orlando Arreitunandia bertsolariarenak dira. Bideoklipean Bastidako ikastolako haurrek eta gurasoek ere parte hartu dute.
Korrika hasteko 17 egun falta direnean, Mertxe Mugika, AEKko koordinatzailea, eta Asier Amondo, Korrikako arduraduna, Hamaika Telebistako egoitzan izan dira bertako zuzendaria, Iñaki Uriarekin hitzarmena sinatzeko.