Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Euskara eta kultura bultzatzeko sortu dute Ttalaka.org webgunea

2014-03-31

Ttalaka Kultur Elkarte donostiarrak, ttalaka.org webgunea sortu du euskara eta kultura bultzatzeko intentzioz. Helburua,  Euskal Herri osoan zehar euskaraz egiten diren ekintza kulturalen informazioa ematea izango da, besteak beste. Izan ere, topagune berria sei atalez osatuta egongo da: agenda kulturala, ttalakariak, erreportajeak, blogak, ttalaka eta harremana.

bideoaren irudia
Euskal Eskola Publikoaren jaia doinuz jantzi du Siroka taldeak

2014-03-26

Enkarterrietan euskara eta Eskola Publikoaren eskaria gora doazela zabaldu nahi izan dute abesti honekin. Eskaria gora badoa ere, eskaintza publikoak eskaera horiek asetzen ez dituela gogorarazi dute. Izan ere, ez daude nahikoa plaza eskariari kasu egiteko. Euskal Eskola Publikoaren festa ekainaren 1ean egingo dute, Balmasedan.

 

bideoaren irudia
Euskara ikastolatik kanpo ere erabiltzeko proiektua aurkeztu dute

2014-03-24

Ikasle Euskaldun Eleaniztunak hizkuntza proiektua aurkeztu dute Donostian. Duela sei urte Euskararen Kontseiluko kideek ikusitako premiaren aurrean sortu zen: euskararen erabilpena ikastolan ez ezik auzo eta herrietan ere sustatzea. Hasteko, Donostiako Aitor Ikastolan eta Dimako Ugarana herri eskolan jarri dute martxan proiektua.

bideoaren irudia
Nestor Esteban: "Gatazkaren konponbidearen baitan hizkuntzaren gatazka kokatu behar da"

2014-03-19

Larunbat honetan, martxoaren 22an, manifestazioa egingo dute Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidearen alde. Euskaltzale talde zabal batek deituta, hainbat eragilek atxikimendua eman dute, tartean Euskal Herrian Euskarazek. Azken horretako kide Nestor Estebanekin aritu gara euskararen egoeraz.

bideoaren irudia
Euskararen normalizazioaren aurka egin du berriz ere Espainiak

2014-03-18

Gipuzkoako udal gehienek, Aldundiak eta UEMAk 2012an abiatutako lankidetza egitasmoaren aurka egin du berriro ere Espaniako Gobernuak; lehenbizi, baldintzak ezarrriz, eta gero epaitegietan salatuz. Euskararen normalizazioaren alde lanean jarraituko dutela adierazi dute Aldundiak eta udalek, eta epaitegietan elkar ikusteko deia egin diote Espainiari.

bideoaren irudia
Irutxuloko Hitzaren aldeko bakarrizketak izango dira Donostian

2014-03-11

Irutxuloko Hitzak ez ditu une gozoak bizi. Krisiaren ondorioz kalte handiak ari da jasaten hedabidea. Besteak beste, bost kazetari eta kudeatzaile batek osatzen duten lantaldeak euren soldatak murriztu ditu. Egoerari buelta emateko kanpaina abiatu dute eta dirua biltzeko ekintzen artean, ostegun honetan Donostiako Le Bukowski tabernan bakarrizketak izango dira Antiguako "Txiki" eta Jon Plazaolaren eskutik.