Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Joan Mari Torrealdai: "Gobernu euskaltzale bat behar dugu"

2016-10-07

1942an Foruan (Bizkaia) jaio zen. Euskalgintza izan da bere bizitzako zutabe nagusietako bat. Euskaldunon Egunkariaren sorreran lanean aritu zen eta Jakineko zuzendari izan da 50 urte inguruz. Mendia askatasun iturri da beretzat, "maratoniano" eta egoskortzat du bere burua. Bigarren bizitza batean mendian libre bizi den zaldia izan nahi luke. Joan Mari Torrealdai, hurbilean.

bideoaren irudia
Joan Mari Torrealdai eseriko da gurean

2016-10-07

Hurbilean saioan, Joan Mari Torrealdai euskaltzalea izango dugu. Bere ibilbidea errepasatuko dugu. Ostiralean, urriak 7, 22:00etan.

bideoaren irudia
Kilometroak festa demasa izan da

2016-10-02

Bergarako Aranzadi ikastolak bere hirugarren Kilometroak festa ospatu zuen urriaren 2an. Egunaren jarraipen berezia egin genuen. Hasierako ekitaldiarekin batera, jaia ezberdindu duten osagaik bildu genituen. Batez ere, Haurren Basoa, haurrek diseinaturiko jolas parkea.

bideoaren irudia
Euskalduntzea hizpide, kultur solasaldian

2016-09-15

Euskaltegiei eta helduen euskalduntzearen inguruan aritu gara Isabel Izazelaia, Mertxe Mugika, Ainara Loiarte eta Joseba Erkiziarekin.

bideoaren irudia
"Agurain eremu erdalduna bada ere, gero eta euskara gehiago entzuten da"

2016-06-16

Gurean Gaur saioan, Araba Euskaraz festa izan dugu protagonista. Agurainen ospatuko da ekainaren 19an, "Geroari begira" lemapean. Herri ez euskalduna izanik ere, kalean, ikastolan, ... geroz eta euskara gehiago entzuten da. Txus Rodriguez Lautada ikastolako irakaslearekin eta Julene Quintana irakaslearekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Paul Bilbao: "Kezkagarria da oreka sozialaren aldeko gobernua euskararen legean ados ez jartzea"

2016-05-31

Gurean Gaur saioan, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu. Larunbat honetan, ekainak 4, "Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dut" lelopean manifestazioa izango da Iruñean. Aldaketaren gobernuan aurrerapausoak eman badira ere, politika ausartak hartuz gero, euskalgintzako eragileak ondoan izango dituela argi utzi du Kontseiluak.