Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Ibilaldian festa bai, aldarrikapena eta aitortza ere

2016-05-29

Ibilaldian, euskalgintzan eta herrigintzan ari diren hainbat pertsona bildu ziren, eta baita euskal politikariak ere. Denak bat datoz, festa eguna bai, baina horren gainetik aldarrikapen eta aitortza eguna dela Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia.

bideoaren irudia
Euskal Hezkuntza Legearen alde, Ibilaldian

2016-05-29

Euskal Hezkuntza Legearen premia azaleratu zuten atzo hezkuntzako eragileek Durangon ospatu zen Ibilaldian. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura sailburuak lehen urratsak eman direla, eta lanean jarraitzeko beharra dagoela adierazi zuen. Koldo Tellitu Ikastolen Elkartearen izenean ere mintzo zen gai honi buruz. Bere esanetan, aukera galdu dute, nahiz eta gehitu duen lanean jarraituko dutela Hezkuntza lege propioa eskuratzeko.

bideoaren irudia
Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek herri osoaren elkarlana izan dute Ibilaldirako

2016-05-29

Urko Rodriguez eta Idurre Maortua, Kurutziaga eta Ibaizabal Ikastoletako zuzendariak dira hurrenez hurren. Urte osoa ibili dira lanean aurtengo Ibilaldia prestatzeko, hori bai, ez dira bakarrik egon, irakasle, guraso eta ikasleen laguntzaz gain, herri osoko eragileren inplikazioa izan baitute.

bideoaren irudia
Ibilaldia | Festa eta aldarrikapena egin dagigun!

2016-05-29

Maiatzaren 29an ospatu zen Durangon Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa. "Dagigun!" lemapean, jende asko hurbildu zen Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak laguntzeko jaira. Urtero legez, festa eta aldarrikapena uztartu ziren. Hona hemen, osatu genuen saio berezia.

bideoaren irudia
"Dagigun! leloa aktibatzeko gonbita da"

2016-05-26

Gurean Gaur saioan, Urko Rodriguez Kurutziaga ikastolako zuzendaria eta Idurre Maortua Ibaizabal ikastolako zuzendaria elkarrizketatu ditugu. Durangon ospatuko da Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia, Dagigun! lelopean. Leloak berak dioen bezala, elkarlanaren aldeko apustua egin dute aurten antolatzaileek, GU kolektiboaren aldeko apustua egin dute euskararen normalizazio prozesuan.

bideoaren irudia
"Gasteizko ahotsak": euskararen susperraldia Arabako hiriburuan

2016-05-06

13 gasteiztarren lekukotzak jasotzen dituen dokumentala da "Gasteizko euskararen ahotsak".  Bertako partaide batzuk gasteiztarrak jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Euskarak zer sentipen sortzen dien, euskara nola bizi duten, eta euskaraz nola bizi diren azaltzen dute ikus entzunezko honetan. Proiektu honetaz gehiago jakiteko Idoia Etxebarria eta Iker Ugalderekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://youtu.be/mT0TJXXa5VM