Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Hurbilean | Aizpea Goenaga

2015-12-04

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Hurbilean saioan Aizpea Goenaga izan dugu. Egun, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria da bera eta bertan egiten duen lanaren berri eman digu. Euskararen egoeraren inguruan ere hausnarketa egin dugu eta, nola ez, astero egin ohi dugun bezala, bere ibilbidea errepasatu eta gertutik ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Hedabideak euskararen sustapenean

2015-12-03

Euskaltzaindiaren Jagon jardunaldietan euskarazko komunikabideak izan dituzte hizpide. Komunikabideek euskara biziberritzeko bidean izan duten garrantziaz aritu gara Andres Urritia (Euskaltzaindia), Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritza) eta Mikel Arregirekin (Nafarroako Gobernua).

bideoaren irudia
Bilboko udalak euskaldunberrien esfortzuak eta ekarpenak aitortu eta eskertu ditu

2015-12-03

Euskaldunberrien esfortzuak eta ekarpenak "aitortu, baloratu eta eskertu" nahi izan ditu Bilboko Udalak Euskararen Egunaren atarian. Hori dela eta, Patxo Telleria aktore eta zuzendariak eta Mikel Martinez aktoreak Udalaren aipamen berezia jaso dute "eszenatokian euskara sustatzen" urteetan egindako lanagatik. "Euskaldunberri guztien izenean" onartu dute saria.

bideoaren irudia
Eta hik? Nola bizi dunk euskara?

2015-12-03

Gaztezulok, Ika Mizkaren laugarren edizioa antolatu du Donostiako, Deustuko unibertsitatean. Mahai inguruak antolatu dituzte eta tartean aurpegi ezagunak ere topatu ditugu. Euskara gaitzat harturik, ikasleek pertsonaia ezagunekin solasean aritzeko aukera izan dute.

bideoaren irudia
San Telmo museoko Mintzodromoa

2015-12-03

Donostiako Udalak azken urteetako ohiturari jarraipena emanez Mintzodromoa egin zuen Euskararen Egunean. 500 pertsona inguruk parte hartu zuten Donostiako San Telmo museoan. Parte hartzaileen iritzia eta giroa bera jaso genituen.

bideoaren irudia
Euskararen Eguna!

2015-12-03

Euskararen egunean, bat egin dugu gure hizkuntzarekin, egunerokoan bezala. Bilboko Udalak Abenduaren 1ean egindako ekitaldi berezia, Donostiako San Telmo museoko Mintzodromoa eta Deustoko unibertsitatean egindako Ika Mizka ekimena izan ditugu protagonista.