Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ikuskizunak

bideoaren irudia
Xihiko du izena Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak

2017-05-26

Jauzien sistema koreografikotik dago sortua 'Xihiko', Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak. Nahiz eta obra garaikide gisa sailkatua izan, euskal dantzaren historian oinarritzen da lana. Maiatzaren 26an, Errenterian egongo da ikusgai, Dantzarte zikloan.

bideoaren irudia
Erradikaltasunetik topikoak hautsiz

2017-05-05

Norberaren eta gizartearen kontraesanak argitara atera dituzte "Erradikalak gara" ikuskizunean Ane Labaka bertsoalriak eta Bea Egizabal ipuin kontalariak. Deserosotasunetik topikoak apurtu nahi izan dituzte, bertsolaritza eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldian. Ikuskizunaz luze eta zabal aritu gara biekin ArteKaleko platoan.

bideoaren irudia
Tio Teronen Semeak, dantza tradizionala irauliz

2016-09-29

Euskal dantza tradizionalari buelta eman eta umorea sartu du bere ikuskizunetan Tio Teronen Semeak taldeak. "Freshcool" emanaldiak Euskal Herri osoko plazak zeharkatu ditu eta martxa horretan jarraitzeko asmoa dutela dirudi. Taldeko kide birekin izan gara eta euren arrakastaren sekretuaren berri eman digute, baita hainbat bitxikeria kontatu ere.

bideoaren irudia
Izarrak Plazara | Bosgarren edizioaren finala

2016-07-01

Izarrak Plazara gazteentzako talentu lehiaketaren bosgarren finala ekainaren 18an egin zuten Intxaurrondoko Kultur Etxean. Guztira 8 eta 18 urte bitarteko sei taldek parte hartu zuten eta giro aparta sortu zuten aurtengoan ere.

bideoaren irudia
Hurbilean | Jon Maya dantzaria

2016-01-29

Oraingoan, dantza izan dugu hizpide. Jon Maya, Kukai dantza konpainiako zuzendaria ekarri dugu gurera. "Oskara" proiektu berria estrenatzear, urduri xamar topatu dugu. Zuzendari izateaz gain, koreografoa, irakaslea eta, nola ez, dantzaria da bera. Haur zelarik barneratu zen dantzaren munduan eta beti izan du proiekturen bat eskuartean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta, dantza garaikidea egiten du. Hori horrela, bere ibilbidea errepasatzearekin batera, tradizioa "hauste" horren inguruan hausnarketa egin dugu.

bideoaren irudia
"Itzulera" eta "Jaietan" Olaeta Balleta elkartearen ikuskizun berriak

2015-11-05

Bi ikuskizun estreinatuko ditu Olaeta Balleta elkarteak Bilboko Arriaga Antzokian. "Itzulera" eta "Jaietan" dira ikuskizunak. Aurrenekoak, Andima Ibiñagabeitia idazlearen azken egunak kontatzen ditu, eta Asier Zabaleta arduratu da koreografiaz.