Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Errebonbiloak, historia luzeko ohitura Elorrion

2018-10-07
Urriko lehengo domekan Errebonbiloen ohitura ospatzen da urtero urtero elorrion. Herriko gazteak, neskak zein mutilak, bi alarde egiten dituzte, bat goizaldean, eta bestea arratsaldean. Jatorrian, kutsu militarra zuen ekintza zen; herrian zeuden gazteen eta hauen fusilen kopurua zenbatzeko, alegia. Pasa den urteetetako eta aurtengo kapitainekin solasaldian egoteko aukera izan genuen.
bideoa prestatzen
Zinemakumeak gara! jaialdiaren 23. edizioa urriaren 15an hasiko da

2018-09-28
Urriaren 15an hasiko da, Zinemakumeak gara! Jaialdia. BBK aretoan ospatuko den emakumeek zuzenduriko zinemaren erakustaldiaren 23. Edizioa da aurtengoa. Zortzi film luze eta 17 labur aurkeztuko dira. Maitasuna izango da ardatz jaialdian, eta gai honen inguruan hausnartzeko Israel, Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko zuzendarien filmak ikusteko aukeraz gain hitzaldiak, mahai inguruak, elkarrizketak egongo dira.
bideoa prestatzen
#ZButaka "Oreina", "Jainkoak ez dit barkatzen" eta Ramon Agirre gaurko protagonistak

2018-09-25
Anabel Arraiza lankidearen eskutik, Koldo Almandoz-ek zuzendutako "Oreina" filmera gerturatuko gara, Laulad Ahmed Saleh eta Patxi Bisquert aktoreen bitartez. Horrekin batera, "Jainkoak ez dit barkatzen" dokumentalaren berri emango digu Josu Martinez zuzendariak. Eguneko beste izarretako bat Ramon Agirre da, aktore donostiarrak Zinemira saria jasoko du. Azkenik, Urtzi Urkizuren bidez umorea bidelagun izango dugu eta Gaizka Izagirrek "Oreina" filmaren kritika egingo du.
bideoa prestatzen
#ZButaka 200 dantzari baino gehiago Telmo Esnal-en "Dantza" lan berrian

2018-09-24
Anabel Arraiza lankidearen eskutik, Telmo Esnal errealizatzaileak egindako "Dantza" obra izan dugu hizpide. Lanean parte hartu duten Ainara Ranera eta Gorka Otamendiren hitzak jaso ditugu baita. Horrekin batera, Gaizka Izagirrek Oier Aranzabalen "Margolaria" filmaren kritika egin du. Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Berria, Zinea.eus eta Gaztezulo-rekin batera elkarlanean egindako saioa.
bideoa prestatzen
#ZButaka Zinemaldiaren bigarren egunean, "Margolaria", "Baules" eta "592 goiti" lanen orbitan

2018-09-22
Donostiako Zinemaldiaren bigarren egunean, Anabel Arraiza lankidearen eskutik, "Margolaria", "Baules" eta "592 goiti" obrak ezagutzeaz gain: Gaizka Izagirreren kritikatako tartea izan dugu, baita Urtzi Urkizuk gidatutako sekzioan umoreari ekiteko ere.
bideoa prestatzen
14.000 pertsona baino gehiago bildu ditu Donostia Festibalak Hipodromoan

2018-09-17
Inoiz baino sarrera gehiago saldu ditu aurten Donostia Festibalak. Izenaz gain, aldaketa nabarmenak eman dira aurtengo edizioan. Estilo urbanoek tarte handia eduki dute Kase.O, C.Tanagana, Nathy Peluso eta Riot Proagandaren eskutik, horrek, arrakasta ekarri du eta publikoaren adina gaztetu du. Guztira, 14.000 pertsona baino gehiago bildu dira bi egunetan. Berri Txarrak, besteak beste, festibalaren izarrak izan ziren eta Pussy Riot taldeak bere emanaldia bertan behera utzi zuen.