Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoa prestatzen
Iruñeko Batasun Pribilegioaren 595. urteurrena

2018-09-08
Iruñeak Batasun Pribilegioaren 595. urteurrena ospatu du asteburuan. San Nikolas, San Zernin eta Nabarreriako burgoak batu eta egungo Iruñearen sorrera izan zena, alegia. Asteburu batez hiriak Erdi Arora salto egin du orduko artisau azoka eta Alde Zaharreko kaleetan barna zebiltzan bufoi eta juglareei esker. Horiekin batera, kaleak musikaz bete dira, Iruñeko Orfeoia eta La Pamplonesa musika bandaren eskutik.
bideoa prestatzen
Madrilek hamar urte behar izan ditu immatrikulazio datuak argitaratzeko, Nafarroan, nahikoak izan ziren bi aste

2018-09-03

Elizak inmatrikulatu dituen ondareen zerrenda publikatuko du Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak oraintsu. Balorazio positiboa egin du horretaz Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak. Hain justu, plataforma horrek eman zuen lehen aldiz inmatrikulazioen berri, estatu mailan.

Plataformako kide Joxe Mari Esparzak Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan adierazi du hamar urte behar izan direla Espainiako Gobernuak Elizaren inmatrikulazioen zerrenda publikatzeko, eta Nafarroan hamabost egunetan egin zela nabarmendu du.

Zerrendak 1998tik 2007ra Elizak bere izenean jarritako ondareak jasotzen ditu: Jose Maria Aznarren gobernuak legea aldatu zuen unetik, Elizak nahi zituen ondareak bere izenean erregistratzeko aukera izan du. Esparzak salatu duenez, “sekulako lapurreta historikoa” izan da hori.

bideoaren irudia
Balmaseda herriko XX. Erdiaroko azoka

2018-05-14

1999an Balmaseda herrian 800 urte betetzen zituenean erabaki zuten erdia aroko azoka osptzea, herritarren konpromezuari esker aurtengoa da hogeigarren edizioa, aurten nobedadeekin, San Severino plazan400 pertsonako antzezlana eta pirekteknia ikuskizub berezia 20 urte betetzen duelako azokak.

Gainera, hiribilduko alde historikoko balkoietan jarritako zutoihal, lastoz estalitako kale eta Erdi Aroko jantziez jantzitako balmasedar gehienen bitartez, Balmasedak asteburu batez Erdi Aroko tradizioak berreskuratzen ditu.

bideoaren irudia
CANAL EUROPA: jakintzaren espazio irekia

2017-07-27

Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.

bideoaren irudia
Koldo Mitxelena birkokatuz

2017-06-27

Hogei urte igaro dira Donostiako Koldo Mitxelena sortu zenetik, eta hasierako funtzioak aldatuz joan direnez, espazioa birkokatzeko ordua dela uste du Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak. 

bideoaren irudia
Gipuzkoako ondasunen gordailua

2017-03-17
 
Bere ateak irekiko ditu Gipuzkoako Gordailuak. XIX. mendetik bildutako artelan eta antropologia piezak gorde eta kontserbatzen dira bertan, eta orain herritar ororentzat egongo dira eskuragarri.