Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Puntuka helburura hurbiltzen ari da Eibar

2016-03-21

Getafe 1 - Eibar 1. Armaginek beste berdinketa garrantzitsu bat lortu zuten etxetik kanpo. Azken unean egin zuen gola Bastonek. 38 puntu batuta gertuago dago helburutik. Eibarren partidua eta egoera izan ditugu hizpide Mikel Ibargoien eta Ane Urkirirekin.

bideoaren irudia
Gainbehera bizi du Realak

2016-03-21

Real Sociedad 0 - Las Palmas 1. Anoetan ere galduta, bost partidu irabazi gabe daramatza talde txuri urdinak, eta nabarmen gaiztotu da egoera. Neurketaren analisia egin dugu Ane Urkiri eta Mikel Ibargoienekin.

bideoaren irudia
Harrobia | Athletic makal aritu zen Cornellan

2016-03-21

Espanyol 2 - Athletic 1. Talde zuri-gorriak ezin izan zion eutsi bolada onari eta partida kaskarra egin zuen Cornellan, Espanyolen aurka. Etxekoak nagusi izan ziren, nahiz eta Athletic aurreratu markagailuan. Europako hitzordu berriari begira ere jarri gara. Gurekin izan dira Asier Laraudogoitia eta Rayko Sanchez.

bideoaren irudia
Oiartzunen eta Realaren garaipen garrantzitsuak hizpide

2016-03-14

Oiartzunek urrezko garaipena lortu zuen Espanyolen aurka (1-0). Realeko neskek gauza bera egin zuten Santa Teresa talde zailaren kontra (1-0). Bi garaipenez eta taldeen martxa onaz hitz egin dugu Imanol Arruti eta Unai Zubeldiarekin.

bideoaren irudia
Balaidosen galduta Reala oporretan da

2016-03-14

Celta 1 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek galdu egin zuten Balaidosen galiziarren kontra. Berdinketa lortzeko gertu izan ziren, baino ez zuten asmatu. Realaren egoeraz eta Velaren aferaz aritu gara Unai Zubeldia eta Imanol Arruti kazetariekin.

bideoaren irudia
Eibarrek puntu baliagarria lortu zuen Vallecasen

2016-03-14

Rayo Vallecano 1 - Eibar 1. Armaginek puntu garrantzitsua lortu zuten azken porroten zama arintzeko. Helburua eskura dute. Neurketa eta egoera aztertu dugu Unai Zubeldia eta Imanol Arruti kazetariekin.