Skip to main content

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
AURRERAPENA: Abel Barriola, “pilotak bere alde erromantikoa dauka”

2018-09-17
Iraiaren 23an, 21:00etan, Abel Barriola jarriko dugu sukalde lanetan. Bere ohiko grazia galdu gabe, profesional izandako denborak, aurrekoak, oraingoak eta gerokoak kontatuko dizkigu.
bideoa prestatzen
Kirol ikuskizun aparta, zaletuen bultzada eta aldarrikapena eskutik, etapa gogoangarria Getxotik Oizera

2018-09-12
Oihartzun handia izan du atzo Bizkaian zehar lehiatutako etapak. Txirrindulariek zaletuen babesa jaso zuten uneoro eta askok eskertza mezuak zabaldu zituzten. Aldarrikapen eta giroz beteriko etapan, Michael Woods kanadiarrak irabazi zuen eta Simon Yates britaniarrak lidertzari eutsi zion. Hurrengo erronka, Frantziako Tourreko etapa bat Bilbon ikustea.
bideoa prestatzen
Masters Codere finaleko jaialdiak estreinatuko du Nafarroa Arena

2018-09-13

Gizonezkoen esku pilotako lau eta erdiko txapelketa hasterako, besteak beste, zaleek Codere Masters lehiaz gozatzeko aukera izango dute. Asteazkenean aurkeztu dute Iruñeko Nafarroa Arena pilotaleku berrian, bertan jokatuko baitute finala irailaren 29an, eta hori izango da frontoia estreinatuko duen partida.

2009an hasi zituzten eraikitzeko lanak, eta zazpi urtez itxita egon eta gero egingo dute lehen finala. Jaialdia 17:45ean hasiko da eta finalaren aurreko partidan Retegi Bi eta Ruiz Peñaren eta Mariezkurrena II.aren kontra arituko dira. Jaialdiko sarrerak orain urtebete jarri zituzten salgai, eta 200 baino gutxiago geratzen dira.

Codere Masterseko finalerdiak irailaren 26an eta 27an jokatuko dituzte, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lau bikotek parte hartuko dute torneoan. Eskuzko Pilota Enpresen Ligako sailkapenean lehen postuetan dauden hiru atzelariek eta aurrelariek osatuko dituzte lehen hiru bikoteak. Azken bikotea osatuko duten bi pilotariak, berriz, liga horretako Kirol Batzordeak erabakiko ditu, gonbidapen bidez.

Sanmateoetako torneoa izango da Eskuzko Pilota Enpresen Ligako sailkapenean puntuak emango dituen azkena. Edonola ere, Jokin Altunak, Beñat Rezustak eta Jose Javier Zabaletak aurrez daukate ziurtatua Iruñean jokatzeko aukera. Altuna III.a da sailkapeneko buru eta Rezustarekin, lehen atzelariarekin, osatuko du bikotea.

Zabaletak itxaron egin beharko du bikotea zeinekin osatuko duen jakiteko. Aimar Olaizola da aukera gehien duen aurrelaria, baina Joseba Ezkurdia eta Danel Elezkano ere aukerekin daude. Atzelarien artean, Jon Ander Albisu, Julen Martija eta Ander Imaz dira torneoa jokatzeko faborito nagusiak. Edonola ere, esan bezala, Sanmateoetako ferian erabakiko da nork izango duen torneoa jokatzeko aukera.

bideoa prestatzen
Michael Woods kanadiarrak irabazi du Oiz mendiko etapa ikusgarria, milaka zaleen babesarekin eta aldarrikapenen artean; Yatesek lidertzari eutsi dio

2018-09-12
Bizkaiko etapak irudi ikusgarriak utzi dizkigu, herrialdea zeharkatu duen lasterketan, txirrindulari guztiek ahalegin handia egin dute, bereziki Oiz mendiko aldapa makurretan. Zaletuek, euren animoekin ibilbidea leundu diete eta mundu osora zabaldu dituzten aldarrikapenek ere tartea izan dute. Kirol alorrean, Michael Woods kanadiarrak irabazi du etapa, Yatesek lidertzari eusten dio eta Valverdek zein Enric Mas-ek podiumera gerturatzeko pausu handia eman dute. Euskal ziklistek aurpegia eman dute, Fraile eta Castroviejo ihesaldian sartu dira eta Euskadi-Muriaseko txirrindulariek tropeletik tiratzeko ardura hartu dute. Beñat Zarrabeitia lankidearen kronika Bizkaiko Balkoitik.
bideoa prestatzen
Oscar Rodriguez burlatarraren garaipena La Camperonako helmugan, egun historikoa Euskadi Murias taldearentzat

2018-09-07
Oscar Rodriguez Garaikoetxea burlatarrak garaipen historikoa lortu du Euskadi-Murias taldearentzat. Nafarrak, La Camperonako helmuga gogorrean amaitutako etapa irabazi du bere iheskideak atzean utzi eta azken kilometroetan Dylan Theuns eta Rafal Majka gainditu ondoren. Garaipen honekin, Jon Odriozolaren taldeak kurtso bikaina borobildu du eta euskal zaleak animoz bete ditu datorren astean Oiz mendian bukatu beharreko etaparen atariko egunetan.
bideoaren irudia
Uztailaren 13an Patin-gaua ospatuko da Gasteizen

2018-07-06

GAUA Uztailaren 13an Patin-gaua ospatiko dute Gasteizko kaleetatik, aurtengoa bigarren edizioa da. Nobedade moduan 15 km-ko ibilibide zirkularra izango da Berpizkunde plazatik hasi eta bukatuko dena, zezen plazaren. 22:30etan emango diote patin-gauri, baina 20:00 hasiko dute giroa berotzen hockey eta patinen gaineko dantza erakusketa  eginez, Momentos  taldeak zuzenean musikatuz.

Antolakuntzatik azpimarratu nahi dute,  ibilbidea ez dela lasterketa pista bat, horretarako taldearen buruan borondatezko irristatzeileak abiadura ezarriko dute jendeak era lasai eta adiskidetzu batean irristatzeko.

Uztailaren 13an agian askok oporretan egongo zarete  edo ez duzue aukera gasteizera hurbiltzeko, lasai , anolakuntzakoek iragarri digute Iraila eta urrian beste bi aukera egongo direla patin-gauan parte hartzeko