Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Komertzioa

bideoaren irudia
Bilboko Errekalde auzoa indarberritzeko azoka antolatu du Bilboko Udalak

2014-09-30

Bilboko Udalak, Urban Market izeneko ekimena antolatu zuen Bilboko Errekalde auzoan. Garai bateko Bilboko argazki zaharrak, Errekalden historikoki pisua izan duten kirolen argazki eta material tradizionalak... era guztietako produktuak ikusi ahal izan genituen Errekalde plazako karpa ugaritan, betiere helburu argi batekin: auzoa dinamizatzea eta merkataritza bultzatzea.

bideoaren irudia
Bilboko kaleek Shopping Egunarekin emango diote hasiera udaberriari

2014-03-18

Bilbo erdiguneko eta Zazpi Kaleetako 350 ostalaritza establezimendu eta saltokik baino gehiagok hartuko dute parte datorren larunbatean egingo den Shopping Egunaren 3. edizioan. Moda desfileak, auto klasikoen erakusketa, musika ikuskizunak, antzezlanak eta tailerrak izango dira protagonista. Ekimen honen bidez, kaleko merkataritza bultzatu nahi du Bilboko udalak eta Merkatarien elkarteak.