Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
"Munich 1962: isildu egia": kezka batetik sortutako proiektua

2015-06-19

Kezka batetik sortu zen "Munich 1962: isildu egia" dokumentala. Urte hartan Munichen egon zirenen hitzak jaso dituzte Orreaga Taldeko kideek. Dokumental historikoa izateaz harago doa, ikus-entzulea hausnarketara gonbidatu nahi du.

bideoaren irudia
"Eutsi edo Hil": herri indigenen ahotsa

2015-06-12

Amerika Latindarreko jatorrizko herri indigenetatik gaur egun egiten ari diren proposamen, borroka eta aldarrikapenak jasotzen dituen dokumentalaegin du Mugarik Gabek. 2014 eta 2015ean Euskal Herrira Kolonbia, Guatemala eta Boliviako ordezkari indigenen bisitan elkarrizketak egin ziren. Lurralde desberdinetako herri indigenen aldarrikapen, borroka eta proposamenekiko gai desberdinei ekiten diete hauek. Xabier Martinez Mugarik Gabe erakundeko kidearekin hitz egin dugu lanari buruz.

Dokumentala: http://vimeo.com/127862519

bideoaren irudia
"Ziztadak": indarkeria-eza aktiboa

2015-06-05

Gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du “Ziztadak” dokumentalak, eta Euskal Herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Xehetasun gehiago eskaini dizkigu Iñaki Otamendik. "Zitadak" Bidea Helburu taldeak 2012 urtean ekoitzitako dokumentala da: www.bideahelburu.org

bideoaren irudia
Istorioez nork beteko zain, "Kaxa Hutsak"

2015-05-28

Deserria armairu batean ezkutatzea da, norbaitek irekiko duen beldurrarekin, eta inork inoiz irekiko ez duen beldurrarekin. Horrela dio Joseba Sarrionandiaren poemak eta esaldi hau hartu dute abiapuntu "Kaxa Hutsak" izeneko proiektuaren sortzaileek. Gari Garaialde eta Josu Trueba argazkilariek eta Iker Oiz diseinatzaileak abian jarri dute egitasmoa. Erbesteari poemak, kantuak, filmak eta liburuak eskaini zaizkio, eta beraiek argazkiak oinarri dituen lana bildu nahi dute. Argazkilaritza dokumentala deritzona egin nahi dute, frankismoa amaitu zenetik beren sorterritik ihes egin duten euskaldunen esperientzia kontatuz.

bideoaren irudia
"Gu ere harrera familia gara": jendarteratzeko konpromisoa

2015-05-22

Gaur egun oraindik ere, harrera familien baliabidea ezezaguna da jendartearentzat. Aldi berean, geroz eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak. Normalean, familia naturalaren egoeraren ondorioz. Harrera familien berri eman eta dibulgatzeko osatu zuten dokumentala Zuondoan elkarteko kideek. Itziar Elias eta Mikel Yerobirekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
“Dolares de Arena” filmak emango dio hasiera Zinegoak jaialdiari

2015-01-22

Urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 2a bukatuko da 2015eko Zinegoak jaialdia. Berritasun aipagarrien artean, euskararen presentziaren igoera dago aurten. Izan ere, hiru ziklo eskainiko dituzte osorik euskarazko azpidatziekin. Horrez gain aipagarria da ere jaialdiko ekimenen %30a doainik izango direla. Guztira 100 lan ikusi ahal izango dira jaialdian eta hauetako asko estreinaldiak izango dira.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes