Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Amamaren eguna

2015-09-22

Donostiako Zinemaldiaren laugarren saioan, "Amama" filma izan dugu hizpide. Asier Altuna zuzendaria eta Iraia Elias aktorea eseri dira gurean. Kritikarien solasaldian, berriz, Goienako Imanol Gallego eta Sustatuko Xabier Mendiguren Elizegi izan ditugu. Horrez gain, azken txanpan saioaren lan taldeko Leire Palacios (Gaztezulo) eta Urtzi Urkizu (Berria) gurekin izan dira Zinemaldiaren martxaz hitz egiteko.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Udazkenari eta sormenari begira

2015-09-21

Donostiako Zinemaldiaren hirugarren saioan, "Un Otoño Sin Berlin" pelikulari tarte berezia eskaini diogu. Lara Izagirre zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Kritikarien solasaldian, "Amama" izan dugu hizpide, besteak beste, Uxue Arzelus (Zinea.eus) eta Mikel Garciarekin (Argia). Azkenik, "Euskaraz Bizi Nahi Dut" film laburren lehiaketaren sari banaketa gogora ekarri dugu.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | "Pikadero" filma protagonista

2015-09-19

Donostiako Zinemaldiaren bigarren saioan, "Pikadero" euskarazko pelikula izan dugu protagonista. Joseba Usabiaga eta Barbara Goenaga aktoreak gonbidatu ditugu filmaz hitz egiteko. Bestalde, "Regresion" pelikularen eta "Brasa" film laburraren inguruan gehiago jakin dugu. Adituen tartean, berriz, Iratxe Fresneda (Gara) eta Mikel Kintana (Antxeta irratia) eseri dira gurekin.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

bideoaren irudia
Hurbilean | Jon Plazaola aktorea

2015-09-18

Hurbilean saioko besaulkian Jon Plazaola urretxuarra izan da bigarren gonbidatua. Azken hilabeteetan oihartzun handia aktore lanek eman badiote ere, aurkezlea, gidoilaria eta zuzendaria ere bada. Orain bizi duen arrakastaz, "Ocho apellidos vascos" filmaz edota "Allí abajo" telesailaz eta honek guztiak bere egunerokoan eragin duen aldaketaz galdetu diogu besteak beste.

bideoaren irudia
"Kondor Legioa": Luftwafferen arrakasta

2015-09-18

Dokumentala historia erregionala aztertzeko Arbeitskreis Regionalgeschichte Lan Taldeak (Neustadt, Alemania) diseinatu eta eginiko erakusketa batean oinarrituta dago: Luftwafferen erabateko arrakasta. Kondor Legioak eragindako Gernikaren suntsipena erakusketan, hain zuzen ere. Txarly Marques eta Andrea Heuschmid Baskale elkarteko kideekin hitz egin dugu.
 
Dokumentala: http://vimeo.com/130355642

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Sagardo eta binilo artean

2015-09-18

Donostiako Zinemaldiaren lehen saioan, "Sagardoa Bidegile" dokumentala eta "Vinyland" filma izan ditugu protagonista. Aurrenekoari buruz Bego Zubia zuzendariarekin hitz egin dugu. Bigarrenaz, Irutxuloko Hitzako Nerea Lizarralderekin aritu gara. Horrez gain, Atzera Begirako zinema zikloak, Japoniako zinema eta beste errepasatu ditugu. Aitor Abaroa (Gaztezulo) eta Urtzi Urkizu (Berria) izan dira gure lehen bi adituak.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.