Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Zazpigarren saioa

2014-09-26

Zazpigarren egunean, "I am Haiti" dokumentala izan dugu hizpide. Amaia Remirez gidoilari eta ekoizlearekin dokumentalaren prozesua eta emaitza aztertu ditugu. Adituen solasaldian, Xabier Mendiguren Elizegi (Sustatu) eta Igor Susaeta (Berria) izan ditugu. "Lasa eta Zabala" filmaren inguruko iritzia eskatu diegu, eta aurpegi ona jarri digute. Ane Muñoz zinegilearekin ere hitz egin dugu aurkeztu diren hiru filmetan lan egin duelako. Gorka Bereziartua (Argia) zinema aditua izan du bere alboan. Eta noski, Benicio del Toro aktoreak jaso duen Donostia Sariaz ere aritu gara.

bideoaren irudia
Epaimahai gaztea barrutik ezagutu dugu Aitor Zarzuelorekin

2014-09-25

Donostiako Zinemaldiak berezitasun asko ditu, eta horiek hurbiletik ezagutzea gustuko dugu. Urtero bezala, 25 urtez azpiko pertsonez osaturiko epaimahai gazteak badu zer ikusi. "Horizontes Latinos" eta "Zuzendari Berriak" sailetako pelikulei erreparatu behar diete, eta bestelako betebeharrak ere badituzte. Epaimahai gaztearen berri eman digu Aitor Zarzuelo kide eta ikus-entzunezko ikasleak.

bideoaren irudia
Gure adituei ez zaie gehiegi gustatu "Lasa eta Zabala" pelikula

2014-09-25

Askotariko iritzien topagune da gure adituen solasaldia. Oraingoan, gurekin izan zira Ander Barinaga-Rementeria eta Andoni Iturbe. "Lasa eta Zabala" pelikularen inguruan galdegin diegunean beraien iritzia argi azaldu dute: ez zaie gustatu. Aldiz, "Loreak" txalotu eta sariren bat eraman dezakeela iragarri dute.

bideoaren irudia
"Lasa eta Zabala" filmari buruz aritu gara Joxe Portelarekin

2014-09-25

Sail Ofizialean lehiatik kanpo aurkeztu duten "Lasa eta Zabala" euskal filmari buruz aritu gara Joxe Portela ekoizlearekin. Aurkezteko gogotsu agertu zaigu, eta harrera normala izatea espero dut. Halere, kritikak espero dituzte, baina ez zinema alorrekoak. Horrez gain, Unax Ugalde aktore protagonistaren hitzak jaso ditugu erreportaje batean.

bideoaren irudia
"Banaiz" pintura erakusketak Zinemaldia du oinarri

2014-09-25

Jon Jauregi gipuzkoarrak denbora gutxi darama margotzen, baina ez da geldirik egon hasi zenetik. Donostiako Zinemaldiaren programazioaren baitan pintura erakusketa bat jartzeko aukera eman zioten. Horrela, "Banaiz" erakusketa bisita daiteke Donostiako Andia kaleko Hub aretoan. Guztira, 14 artelan edo erretratu topatuko dituzue bertan.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Seigarren saioa

2014-09-25

Seigarren saioan, "Lasa eta Zabala" pelikula izan dugu protagonista. Joxe Portela ekoizlearekin hitz egin dugu filmari buruz, eta Unax Ugalde aktore protagonistaren hitzak jaso ditugu. Bestalde, Aitor Zarzuelorekin epaimahai gaztearen funtzionamendua ezagutu dugu eta "Banaiz" pintura erakusketaren berri eman dugu. Adituen solasaldian, berriz, Ander Barinaga-Rementeria eta Andoni Iturbe izan ditugu. Zorrotz eta zehatz aritu dira.