Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Euskarari legez bide eman eta egoera aldatzeko eskaera, Nafarroako Parlamentuan

2018-09-19

Sortzen eta Ikastolen elkarteko ordezkariek parte hartu dute Nafarroako Parlamentuan Euskararen Lege berria egiteko sortutako batzorde berezian. Hezkuntza sisteman euskararen egoera zein den azaldu dute.

Zehazki, Sortzen elkarteko koordinatzaile Sergio Iribarrenek esan du euskara baztertuta dagoela, politikoki hori eragin delako. Hargatik, legeak euskarari bide eman behar diola eta egoera hori irauli behar duela aldarrikatu du.

Alderdi politikoetako ordezkariei dagokienez, Podemos-Orain Bai taldeko kide Laura Perezek adierazi du egungo errealitate linguistikoa aldatu beharra dagoela eta horretarako alderdi politikoen ausardia behar dela.

Geroa Baiko Virginia Aleman, bere aldetik, euskararen ofizialtasunaren alde agertu da eta ausardia baino gehiago beharko dela baieztatu du.

bideoa prestatzen
Fermin Muguruza: "Kasu honetan, musikak arima eman dio pelikulari"

2018-09-19
Gaur aurkeztu dute Elkarren Fermin Muguruzak zuzendutako 'Black Is Beltza' film-eko soinu banda. 'Black is Beltza' proiektuaren adar berri honek pelikulari arima eman diola azaldu digu Fermin Muguruzak, Koldo Otamendi lankidea berarekin egon da aurkezpenean.
bideoa prestatzen
Iazko irailaren 20ko polizia errepresiotik urtebetera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bartzelonan

2018-09-19
Ostegunean beteko da urtea, Espainiako Poliziaren miaketen ondorioz, Kataluniako erresistentzia abian jarri zenetik. Hain justu, duela urtebeteko ekitaldiengatik sedizio eta matxinada delituak egotzita, espetxeratuta daude oraindik Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez. Testuinguru horretan, Kataluniako egoeraren kronika egin dute Saioa Baleztenak eta Asier Sanchezek.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-09-19
Datozen udal eta foru hauteskundeei begira GeroaBaik egindako iragarpenari, Donostian estatus politikoaz egingo duten galdeketari eta urriaren 6rako iheslari eta deportatuen alde Tolosan antolatutako ekitaldiari erreparatu diegu, albiste politikoetan. Horrez gain, Euskararen Lege berriaz Nafarroako Parlamentuko batzordean izan den saioari buruzkoak ere bildu ditugu. Azkenik, kultura gaietan, 'Black Is Beltza' filmeko soinu bandaren eta Euskal Museoan igandean Aiko dantza taldeak eskainiko duen emanaldiaren aurkezpenak ere jaso ditugu.
bideoa prestatzen
Geroa Baik eskua luzatu egin dio PSNri, baina EH Bilduri betorik jarri gabe

2018-09-19
Geroa Baik eskua luzatu egin dio alderdi sozialistari haiekin negoziatzeko datozen foru hauteskundeei begira, baina EH Bilduri betorik jarri gabe. Hala adierazi dute gaur Unai Hualde eta Koldo Martinezek eskainitako agerraldian. Unai Hualdek gogorarazi du urteotan sozialistek ez dutela benetako borondaterik adierazi aldaketaren indarrekin bat egiteko, eta gehienetan Parlamentuan UPNrekin eta PPrekin bat egiten dutela gaineratu du.
bideoa prestatzen
Egungo Nafarroako egoera soziolinguistikoa aldatzeko giltzarria hezkuntza da Sortzen elkarteko koordinatzailearen arabera.

2018-09-19
Sortzen eta Ikastolen elkarteko ordezkariek parte hartu dute gaurkoan euskararen lege berria egiteko Foru Parlamentuan sortutako batzorde berezian, euskarak hezkuntza sisteman bizi duen egoeraren inguruan ekarpenak egiteko. Egungo egoera soziolinguistikoa egoera politiko batek eragindako bazterkeriatik datorrela salatu du Sortzen elkarteko Nafarroako koordinatzailea. Hortaz, legearen bidez euskarari bide eman behar zaiola esan du egoera soziolinguistiko hori, hain justu, aldatu ahal izateko.