Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
GUREAN GAUR: Iraganerako bidaia Uxue Alberdiren lehen lan berria, Jenisjoplin eta Nagore Vargas

2018-01-18

Nagore Vargasen istorioa kontatzen du “Jenisjoplin” nobelak. Uxue Alberdiren lan berriak Euskal Herriko azken hiru hamarkadetan barrena egiten du bidaia, hartara, garai bakoitzeko gatazka politiko eta egoera sozialak islatu ditu. Protagonistaren bitartez kolektiboa irudikatu nahi izan du Alberdik.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR+: Kataluniako parlamentuak presidente berria du eta Euskal Herrian presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren hotsak

2018-01-18

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, asteak emandakoari analisia egiteko beta hartu genuen. Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar solaskide genituela. Horiek horrela, Kataluniako egoera, behin Roger Torrent parlamentuko presidente gisa hautatu dutela bertako etorkizuna zein izango den aztertu genuen. Horrekin batera, Euskal Herrian presoen afera eta Blai Gazte Telebistaren sorrera aztertu genituen.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR: Roger Torrent izendatu dute Kataluniako Parlamentuko presidente

2018-01-17

Politikari errepublikarraren izendapenarekin batera, independentistek parlamentuko mahaiaren kontrola izango dute. Parlamenteko presidente izendatu berritan, testuingurua oso berezia dela gogorarazi eta "gai guztiei buruz" hitz egiteko aukera defendatu du Torrentek.

Orain arreta parlamentuaren hurrengo saioan dago jarrita, Generalitateko presidentea izendatzeko lehen inbestidura saioan. JxCk eta ERCk Carles Puigdemont presidentegai aurkeztuko dutela iragarri dute, baina nola egingo duten ez dute argitu oraindik. PdeCATeko Marta Pascalen iritziz, akordio handietarako garaia da eta horrekiko logikan dator iragarpena.

Oposiziotik, berriz, kritika gogorrak: Ciutadanseko Inés Arrimadasek esan du ezin dela Bruselan adostu legedia haustea.

bideoaren irudia
Blai Gazte Telebistaren lehen saioan drogak hizpide

2018-01-17

Aurrerantzean, astelehenero, Hamaika Telebistak Blai Gazte Telebistaren emisioak eskainiko ditu 22:00etatik aurrera.

bideoaren irudia
Ibon Iparragirre, Arrasateko ospitalera bidean, baldintzapeko bigarren graduan

2018-01-17

Joan den astean izan zuten abokatuek larriki gaixo dagoen euskal presoaren lekualdatzearen berri, eta gaur jakin dute orain, ordu gutxiren bueltan gertatuko dela. Euskal presoen egoerari buruzko berri gehiago ere izan dugu gaur, Frantziako Justizia ministroak argitu baitu presoen DPS estatusak kentzeak hurbilketa ahalbidetzen duela, eta halaxe egingo dutela: zuzenbide komunaren aplikatzearen alde egingo dutela.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR: Dolores O`Riordan abeslari Irlandarra hil da, The Cranberries taldearen ahotsa

2018-01-17

O`Riordanek 46 urte zituen eta bere publizitate agentziak jakinarazi duenez, bat bateko heriotza izan da. “Zombie”,  “Just My Imagination”, “Linger” edota “Dreams” kantak ditugu rock alternatiboaren ahots berezienetariko baten ikurrak.