Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Euskadi literatura sariak, Euskaraldia eta beste hainbat

2018-10-18
Eider Rodriguez-ek bi Euskadi sari eramango ditu eta hori lortzen duen lehen idazlea da. Euskaraldiarekin atxikimenduak ugaltzen doaz azaroaren 23 hurbilud ahala. Horrekin batera, kultura diziplina anitz biltzen ditu aste honetako saioak: Zinema, musika, zirkua, antzerkia...
bideoa prestatzen
Joseba Zabalza: “Espainiako Estatuaren errepresioaren biktimen izenak azalerazi behar ditugu”

2018-10-18
Biktima ororen aitortza sustatzeko ‘Gogoan hartzeko izenak’ proiektua burutu du Joseba Zabalza argazkilariak. Estatuaren errepresioaren biktimak ugariak izatearekin batera, baztertuta geratu direla salatu du. Kasu horien egia azalerazteko beharra defendatu du; berandu bada ere, biktima guztien erreparazioa lortu ahal izateko.
bideoa prestatzen
La Naval-eko langileek protestekin jarraitu dute, Eusko Jaurlaritzari erantzunkizunak eta neurriak hartzeko eskatuz

2018-10-18
La Naval-eko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko Eusko Jaurlaritzako egoitzan itxiera ekidin eta ontziola erreskatatu dezaten eskatzeko. Gasteiz eta Madrilgo gobernuei Naval salba ditzaten eskatu diete Frantziako ontziola baten erreskatea eredu hartuta. Langileek akinarazi dutenez, adminsitradoreekin astelehean biltzekoak dira eta bertan likidazioaren dataren berri emango dietela uste dute.
bideoa prestatzen
Txente Rekondo: "Brasilen, hauteskundeen bigarren itzulian, ezustekoa emateko aukera gutxi daude"

2018-10-18
Iragan den urriaren 7ko hauteskundeek Jair Bolsonaro hautagai ultraeskuindar, misogino, matxista eta xenofoboaren garaipena ekarri zuten. Orain, bigarren itzuliaren atarian, ezkerrak egoera irauli nahi duen arren, Haddadi hautagaiaren figura indartuz, Bolsonaro Hegoamerikako erraldoiaren presidente izateko faborito nagusi gisa azaltzen da. Txente Rekondo analistaren esanetan, "sorpresa emateko aukera gutxi daude".
bideoa prestatzen
Harremanetarako Nazioarteko Taldea: aitortza, agurra, eta azken ohar batzuk

2018-10-18
Ainhoa Etxaide eta Agus Hernanekin analizatu dugu HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldearen agurra eta Brian Currinen hitzartzea. Estrasburgoko Auzitegiak zigorren metaketaz emango duen ebazpenaren inguruan, Amaia Izko eta Joxerramon Bengoetxearen iritziak jaso ditugu.
bideoa prestatzen
Joseba Zabalzak eginiko “Gogoan hartzeko izenak” argazki liburuaren erakusketa Berriozarreko Udal Kulturgunean egongo da urriaren 27ra arte

2018-10-18
Joseba Zabalzak eginiko “Gogoan hartzeko izenak” argazki liburua erakusketara eraman du Euskal Memoria Fundazioak. Erakusketa Nafarroako lurretara buletatuko da eta urriaren 15etik 27ra egongo da ikusgai, Berriozarreko Udal Kulturgunean. Joseba Zabalza, 50 urteko argazkilai iruindarra da. Gogoan hartzeko izenak lana egiteko 5 urte eta 40.000 km iegin ditu euskal herrian zehar, testigantzak bilduz eta ixilarazitako biktimen familia eta lagunekin hitz egiten, eta pasa den urteko irailean Donostian argazki liburua aurkeztu zuen.