Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Independentismoa zatituta, zaildu egin da iazko urriaren 1eko mandatuari eustea

2018-10-10
Junts Per Catalunya eta ERC ez dira gai izan Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenaren ebazpenari aurre egiteko modu bateratua adosteko. ERCkoek diputatu auzipetuen boto delegatuak alde batera uztea onartu duten bitartean, JxCkoek hori beren marra gorria dela nabarmendu dute. Astearteko osoko bilkuran egindako bozketetan antzeman da independentismoaren zatiketa, besteak beste.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albisteen bilduma

2018-10-10
EAJko Joseba Egibarrek eta EH Bilduko Maddalen Iriartek erabakitzeko eskubidearen defentsan Europako Parlamentuan egindako adierazpenak, Sare Herritarrak Espainiako Gobernuari egindako eskaerak eta Jagoba Codo larriki gaixorik dagoen presoaren lekualdatzeari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, berriz, Espainiako Kontuen Auzitegiak Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari arrazoia eman izana aipatu dugu.
bideoa prestatzen
Kukai dantza konpainiak 'Erritu' ikuskizunaren entseguak ireki dizkio publikoari

2018-10-10
Ikusleek aukera izan dute gertutik ikusteko zelan prestatzen den horrelako dantza ikuskizuna.
bideoa prestatzen
Naval-eko zuzendaritzak enpresa itxi eta kaleratuko dituela jakinarazi die langileei

2018-10-10
Van Oorde armadorearekin negoziazioek ez dituzte fruiturik eman eta beste inbertitzaile baten faltan, lan erregulazio espedientea aurkeztuko duela adierazi die zuzendaritzak Naval-eko lngileei, ateak ixteko. Konpnbiderik ez bada ematen sektore publiko edo pribatutik, datozen asteotan kalean geratuko dira enpresaren 177 langileak.
bideoa prestatzen
Barakaldok badauka bere hamaikakoa Euskaraldirako

2018-10-09
Hamaikakoa hauek osatzen dute: Arrate -Sasiburu Elkartea-, Endika Lahaine -Musikaria-, Gemma Etzaniz -Barakaldo Udal musika banda-, Txeru Garcia -Barakaldarra-, Gotzon Hermosilla -Kazetaria-, Sora Ryu -Sukaldaritza irakaslea-, Iker Aginaga -Musikaria eta kazetaria-, Maribel Salas -Aktorea-, Idoia Anzoraindia -Barakaldoko Bertso Eskola-, Arantza Sancho -Barakaldarra-, Begoña Aranguren -Irakasle ohia-.
bideoa prestatzen
‘Baxenabarre, lurralde berezia’ erakusketa, Iruñean ikusgai

2018-10-10
‘Baxenabarre, lurralde berezia’ izeneko erakusketa inauguratu dute Nafarroako Artxibo Nagusian. Behe-Nafarroaren ibilbidearen berri ematen duten dokumentuak jasotzen ditu erakusketak bai eta Nafarroa Garaiarekin historian zehar izandako lotura estua ere. Urtarrilaren 13ra bitartean izanen da ikusgai.