Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Nafarroako Parlamentuak ez du babestu COVITEk deitutako elkarretaratzea

2018-04-17

Nafarroako Parlamentuak ez du babestuko gaur izanen den elkarretaratzea Altsasuko istiluan parte hartu zuten Guardia Zibilen alde. Izan ere, COVITE Terrorismoko biktimen elkarteak egin du horren deialdia eta horrek, hain justu, eraman zuen Altsasuko auzia terrorismo zelako salaketa Espainiako Auzitegi Nazionalera. Hori dela eta, lauko alderdiak argudiatu du salaketa horren aurka daudela. Geroa Baiko Koldo Martinezek adierazi du konfrontazioa duela helburu gaurko kontzentrazioak.

bideoaren irudia
Sara Majarenas: "Itxaropen faltsua izan eta askatasunez erabaki ezina egin zait gogorrena"

2018-04-17

Izar alaba, haren aitak eraso eginda, hil ala biziko egoeran geratu eta hamalau hilabetera, apirilaren 9an geratu zen aske Sara Majarenas. Indarkeria matxistaren biktima izan dira ama-alabak, baina horrekin batera pairatu dute salbuespen egoeran preso egon beharra eta dispertsioa ere. Haren kasu pertsonalak eragindakoa kontatzeaz gain, EPPKren prozesuaz eta gatazkaren konponbideaz hitz egin du Majarenasek Hamaika Telebistarekin, Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira.

bideoaren irudia
Jokoteknia aurkeztu dute Azkue fundazioak eta Game Erauntsiak Azkuna Zentroan

2018-04-17

Azkue fundazioak eta Game Erauntsiak Jokoteknia euskal bideojokoen jardunaldia aurkeztu dute Azkuna Zentroan. Jaialdia maiatzaren 12an izango da Azkuna Zentroan bertan. Bilboko Alondegian bideojoken industrako hainbat eragile bilduko dira, Euskal Herrian bideojokogintzak duen egoeraren analisia egiteko eta ideia eta iritziak elkartrukatzeko.

bideoaren irudia
Lokomotorak, Atxuriko tren geltokiari etorkizuna bilatzen

2018-04-17

Auzorako espazio urria izanda eta 2019 urterako tren geltokira trenik helduko ez zirelaren berriaz jakinda,Atxurik auzoko bizilagunak antolatu eta lokomotorak mugimendua sortu zuten 2016. urtean.

Lokomotorak taldea Atxuriko auzokideek, Atxurigorri elkarteak, elkarte sozialek eta EHUko ikasleek osatzen dute.  helburua prozedura parte hartzaile baten bitartez Atxuriko tren geltokiari alternatiba bat bilatzea, beti ere auzoko behar izanei erantzunez.

Prozezu parte hartzailea  lan talde desberdinetan burutu dute, emakumeak, jubilatuak, umeak, eragileak...Talde dinamika horietatik ateratzen dena dossier batean batu, eta borrokarako tresna sortzea da helburu eta ardurak diztuzten erakundeei proposamenak egitekorekin.

bideoaren irudia
Ehunka pertsona II. errepublika aldarrikatu zeneko eguneko ekitaldian

2018-04-17

Ehunka pertsonek hartu zuten parte, Espainiako II. errepublika aldarrikatu zeneko egunarekin batera,  AFFNA36 memoria elkarteak antolatutako ekitaldian. Ekitaldi hunkigarria izan zen, 36an eraildakoen familiarrek haien istorioa konpartitzeko aukera izan baitzuten.

 

bideoaren irudia
50.000 lagun bildu zituen Altsasuko gazteen aldeko manifestazioak

2018-04-17

Iruñean egon den manifestazio arrakastatsuena izan zen larunbatekoa. Izan ere, 50.000 lagun bildu ziren bertan Altsasuko auzia justizia eta neurritasuna eskatzeko. Nafarroako Gobernuak babestu zuen mobilizazioa eta bertan izan zen bere eleduna, Maria Solana, bai eta lauko alderdiaren eta sindikalgintzako ordezkariak ere. Solanak proportzionaltasun printzipioa ez dela errespetatu salatu zuen.