Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Salbuespenezko hauteskundeei, salbuespenezko kanpaina amaiera

2017-12-19

Gauerdian amaituko da Kataluniako hauteskunde kanpaina. Salbuespenezko bozak izango dira ostegunekoak, eta kanpainako azken eguna ere salbuespen egoera horren isla izan da.

Madrilen egin du ERCk kanpaina amaierako ekitaldia, Estremerako espetxearen atarian, eta bertaraino iritsi da Espainiako eskuin muturra ere: ordezkaritza katalana iritsi denerako, bertan ziren Hogar Social taldeko kideak Espainiako banderak eskuetan eta independentisten aurkako aldarriak ahotan.

Europako Parlamentuko sei diputatu ere gerturatu dira kartzela horretara. Junqueras ikusteko baimena eskatua zuten, baina kartzelako zuzendaritzak ukatu egin die "burokrazia arrazoiak" argudiatuta. Haserre salatu dute, pasaporteak eskutan, Batasuneko estatu bakar batean ez zaiela horrelakorik gertatu.

bideoaren irudia
EUSKALTZALE: Saio berezia

2017-12-19

20 atal osatu ostean, Artekaleren programa berezi honetan, momenturik onenak biziko ditugu berriz. Bertan, euskararen normalkuntzarako bidean, aztertu ditugun gaietako ertz batzuk errekuperatu ditugu. Horrekin batera, Anabel Arraizarekin batera, Iñaki Lasa, Rut Etxarte, Asier Garcia eta Maite Inda lankideak azalduko dira.

bideoaren irudia
ARTEKALE: ZuTuberrak eta Berbalagun Bilbon

2017-12-19

Jonebati Zabala lankideak gidatuta, kultur gaiei heldu diogu beste behin ere. Oraingoan, Beira musika taldeari elkarrizketa egiteaz gain; ZuTuberrak emankizuneko Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday aktoreekin hitz egin dugu; Bilboko Berlagun ekimenean egon gara eta HatortxuRock jaialdiaren edizio berriari gainbegirada bota diogu. Horrekin batera, agenda eta zinea.

bideoaren irudia
HARROBIA: Dirdirarik gabeko derbia San Mamesen

2017-12-19

Athletic-ek eta Realak hutsean amaitu zuten euren arteko norgehiagoka. Partidak bi taldeen gabeziak azaleratu zituen. Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Gontzal Astorki eta Rayco Sanchez-ekin batera, futbol jardunaldiak euskal taldeentzat eman zuena aztertu genuen.

bideoaren irudia
Tortura argitara ateratzeko Jaurlaritzaren ahalegina baloratu du CPT idazkaritzak

2017-12-19

Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkulluk harrera egin dio gaur Jeroen Schokkenbroeki, CPT Europako Kontseiluko torturari aurre hartzeko batzordeko idazkari eragileari. Besteak beste, atzo aurkeztutako txostenaren balioa aitortu du, 1960 eta 2014 urteen arteko tortura salaketez egindakoarena. Paco Etxeberria auzitegi medikua buru duen lantaldeak egindako ikerketa horrek frogatutzat eman baitu tortura salaketen sinesgarritasuna. 

bideoaren irudia
4.113 tortura kasu, EHUk Eusko Jaurlaritzarentzat egindako txostenean

2017-12-18

Pako Etxeberria auzitegi medikua eta Laura Pego Zuzenbidean doktorea izan dira ikerketa buruak, eta Espainiako Poliziaren 1.792 tortura kasu, Guardia Zibilaren 1.785, eta Ertzaintzaren 336 jaso dituzte.

Euskal Herrian torturak izan duen tamainari neurria jartzeaz gain, ikerketaren emaitzek agerian utzi dute torturatzaileen inpunitatea. Aztertutako aldi osoan, alegia, 1960tik 2013ra bitartean, Auzitegi Gorenak hogei zigor epai berretsi ditu torturengatik; azkena, 1992an. Baina 1992tik, auzitegiek ez dute zigorrik jarri, eta 1984 eta 1992 artean, zigor bakarra jarri zuten. Ertzaintzak, bestalde, ez du zigorrik jaso.