Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Bertsolaritza

bideoaren irudia
Bat-Batean | Altzako bertso saioa

2017-06-14

Ekainaren 4an, Donostiako Altza auzoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan. Euriak ere ez zuen zapuztu jaialdia; plaza ondoko arkupeetan egin zuten saioa. Bertsoaldi onenak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze Mutiloako ostatuan

2017-03-15

Otsailaren 25ean egin zuten urteroko bertso afaria Mutiloako ostatuan. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze aritu ziren bertsotan, librean, "berrikuntza eta tradizioa" tematikaren bueltan. Saioaren onena jaso dugu.

bideoaren irudia
“Denok goaz irabaztera baina ez dugu nahi albokoak txarto egiterik”

2016-12-15

Larunbatean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia dira zortzi finalistetako bi. Aurtengo txapelketaren bilakaeraren berri eman digute, eta final egunean zer jazoko den iragartzen saiatu dira.

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Emakumea bertsolaritzan

2016-10-21

Emakumeek bertsolaritzan duten paperaz eta aitortzen zaizkien rolez aritu gara. Emakumeak badaude oholtza gainean, baina nola? Arau propioekin ala aldez aurretik gizonezkoek ezarritakoekin? Emakumeen sexualitatez kantatzen al da? Eta egiten denean ere, nola egiten da? Galderei ondoko hiru protagonistek erantzun diete: Estitxu Arozena, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi.

 

 

bideoaren irudia
Bat-Batean | Niessen aretoko bertso saioaren onena

2016-10-21

Urriaren 15ean Errenteriako Niessen aretoan egindako bertso saioaren onena jaso dugu Bat-Batean programan. Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Jon Maia aritu ziren bertsotan, 150 ikusle ingururen aurrean.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Getxoko bertso alaiak

2016-10-01

Urtero moduan, Getxoko Bihotz Alai plaza bertsolaritzak alaitu zuen. Jone Uria, Igor Elortza, Fredi Paia, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariak aritu ziren kantuan. Hona hemen, bertso saioak eman zuen onena.