Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika Zuzenean

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #48: Kaleko Urdangak + Jon Gurrutxaga

2018-10-11
Lehen erreportajea egieko Kaleko Urdangak taldearekin batu gara. "Nortasuna" diskoa kaleratu berri dute, punk oi! ereserkiak biltzen dituen lan oldarkorra. Aste honetako saioko bigarren protagonista Jon Gurrutxaga izango da. Elgoibar herriko Sotoan egin dugu zita berarekin Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean kaleratu duen "Kateak" disko txikia ezagutzeko.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #47: Josu Bergara eta Markel Urrutia

2018-10-04
Ostegun honetako saioan Josu Bergara izango da protagonistako bat, Nerea ta Mikel taldekideak lagun, "Asunak" disko berria ekarriko digu besapean. Bigarren erreportajean Markel Urrutia ezagutuko dugu, Smoke Signal Studioko laguna. Kontzertu afitx, diskoa azal edo kamixetak diseinatzen ditu gustu handiz.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB 46: Urgatz, Zozo, Natalia Garmendia eta Ramones

2018-09-27
Edukiz gainezka dator Musikazuzenean Telebistaren gaurko saioa! Urgatz taldearekin izan gara Bermeon argitaratu duten "Hori" disko dotorea besapean dutela. Hitz Bitan atalean, berriz, Natalia Garmendia gertutik ezagutuko dugu, Humus taldeko baxu-jotzailea. Efemerideak txokoan, Ramones talde mitikoa Euskal Herrian izan zenekoa ekarriko dugu gogora. Eta azkenik, ZOZO taldearekin izan gara Bera herriko Katatu ostatuan.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #45: The Riff Truckers + Beleza Malandra + Xabi Strubell

2018-09-20
Aste honetako saioa edukiz beterik dator. Lehen erreportajea osatzeko The Riff Truckers taldearekin egin dugu hitzordua. Hitz Bitan atalean Xabi Strubell ezagutuko dugu, urteak atzera DUT taldeko kide izandakoa, eta egun, Zura egitasmoko gidari. Bigarren erreportajea osatzeko, berriz, Bermeon izan gara Belaza Malandra Ateneo kulturala ezagutzeko.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB 44: Psilocybe elkartea eta Volataia taldea

2018-09-13
Honako atalean bi izango dira eduki nagusiak: - Psilocybe elkartean 25 urteurrena. - Voltaia taldearen "Erortzen" diskoa.
bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #43: Izaro eta Koban

2018-06-28

Koloretsu eta dantzagarri dator Musikazuzenean Telebistaren atal berri hau.

Donostian egin dugu hitzordua Izaro abeslariarekin "Eason" diskoa berria besapean. Donostia bera izan da disko honen ardatz nagusia eta Urgull mendiko paraje ederrean solastu gara berarekin luze eta zabal.

Erritmoz aldatu eta bigarren erreportajean Koban taldea ezagutuko dugu. Musikalki haize freskoa ekarri dute, elektronika, trikia eta ahots jokoekin dantza egiteko musika ekarriz gurera.