Skip to main content

Hamaika TB


Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dituzte Andoainen. Aurtengoan lau kazetari izan dira sarituak. Sari Nagusia Julen Iriondok jaso du eta Kazetari Berria Saria Samara Veltek. Bestalde, bi sari berezi egon dira, Iñigo Astiz eta Mikel Ibargoienentzat.

Jaiak

Mungiako San Pedroak azken txanpan dira

a.zabala, 2015-07-02

Mungian San Pedro jaien erdira helduta azken txanpa geratzen da. Mungiarrentzak igandea egun handia da; sukalki eguna. Giroa bertatik bertara bizi genuen.

 
Jaiak

Ezpata dantzak harrera egin dio Santa Isabel egunari

i.esnaola, 2015-07-02

Zumarragan Antiora igotzen dira urtero Santa Isabel jaiei hasiera ematera. Ezpata dantzak izaten du protagonismoa bertan, eta aurtengoan ere herritar mordoa igo da festa giroaz gozatzera.

 
Jaiak

Usurbilgo oilasko biltzaileek bazkarian giro aparta izan dute

i.sarasua, 2015-07-02

Oilasko bila baserriz baserri aritu ostean bazkaria izan dute Usurbilgo oilasko biltzaile gazteek. Oilaskoa menuko protagonista izan al da?

 
Kultura

Udakoak | Festarik Festa: Usurbil, Zumarraga eta Mungiako jaiak

l.pereiro, 2015-07-02

Udakoak saioan "Festarik Festa" ibili gara. Bigarren atalean Usurbil, Zumarraga eta Mungiako festetan ibili gara. Usurbilgo Santixabeletan, oilasko biltzaileen bazkarian izan ginen. Zumarragako Santa Isabel jaiei hasiera ematen dien Ezpata dantza ikusi eta grabatzeko parada izan genuen. Eta azkenik, Mungiako San Pedro jaietan izan ginen giroa bertatik bertara bizitzen.

 
Kultura

Julen Iriondo eta Samara Velterentzat izan dira aurtengo Rikardo Arregi Sariak

l.ferro, 2015-07-01

Pasa den asteburuan banatu dituzte Andoainen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Hogeita zazpigarrena izan da aurtengo sariketa eta 31 lanen artean erabaki dute epaimahaikideek. Kazetari Berria Saria Samara Veltek jaso du eta Sari Nagusia Julen Iriondok. Aurtengoan, bi sari berezi egon dira, Mikel Ibargoien eta Iñigo Astizentzat, hain zuzen.

 
Kirola

Titin eta Saralegi nor baino nor, Antiguako frontoian

b.garzia, 2015-07-01

Uztailaren 3an, pilota jaialdi ikusgarria izango da Donostiako Antigua auzoko pilotalekuan. Titin III-Gorrotxategi Saralegi-Azpitarteren aurka artituko dira. Irabazitako dirua Pausoka elkartearentzat izango da. Sarrerak 10 euroren truke eskuratu daitezke.

 

Ondarretako toldoen inguruan gehiago jakin dugu

b.garzia, 2015-06-30

Uda giroa hastearekin batera hondartzak urte sasoi honetarako prestakuntzetan murgiltzen dira. Donostiako Ondarreta hondartzan ere martxan jarri dute dagoeneko udako denboraldia. Toldoena da hondartzan topa dezakegun zerbitzuetako bat. Hauek nola kudeatzen dituzten ikasi dugu toldo jartzaileen eskutik.

 
Gizartea

Animaliak ere tradizioaren esklabu?

l.ferro, 2015-07-01

Uda garaia festa garaia izan ohi da eta horrekin batera animaliak erdigunean jartzen dituzten ekintza ugari antolatu ohi dira herrietan. Horietako asko gure nortasuna edo kulturaren parte dira, baina era berean animalien eskubideen urraketa dakarte. Horren inguruan aritu gara Askekintzako kide Lide Trekurekin eta besteak beste Donostiako Aste Nagusiko zezenketen itzuleraz galdetu diogu.

 
Gaikakoa

Udakoak | Askekintza, Rikardo Arregi Sariak, Toldoak eta Pilota

n.andres, 2015-07-01

Udakoak saioaren "Zirt edo Zart" atal honetan, proposamenak eta bestelakoak izan ditugu. Askekintza elkartekoekin festetan egiten den animalien erabileraz aritu gara. Andoaingo Rikardo Arregi sari banaketa gertutik bizi eta antolatzaile zein irabazleekin hitz egiteko parada izan dugu. Ondarreta hondartzara hurbildu gara toldo jartzaile baten lana ezagutzera. Pausoka elkartearen alde, Donostiako Antigua auzoan antolatu duten pilota partidua nabarmendu dugu.

 
Kultura

Unai Elorriagarekin bere ibilbidea errepasatu dugu

l.pereiro, 2015-07-01

Udakoak saioaren elkarrizketa atalean, Unai Elorriaga idazlearekin izan gara, bere ibilbideaz aritzeko. 2014an aurkeztu zuen "Iazko Hezurrak" bere azken nobela, eta harrera ona izatearekin batera saritua izan da.

 
Kultura

Familian planak egiteko gida interesgarria

a.azkue, 2015-06-23

"Hau bai plana!" aisialdia partekatzeko on line gida berria da. Bertan batez ere 0 eta 12 urte bitarteko umeei eta hauen familiei zuzendutako planak eta bestelako informazioa topatuko dugu. Udako opor luzeetan zuen haurrekin kalitatezko planak egin nahi badituzue hementxe hamaika proposamen topatuko dituzue.

 
Musika

Getxoko Jazzaldiak 18 kontzertu hartuko ditu uztailaren 1etik 5era

n.andres, 2015-06-29

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 39. edizioak 18 kontzertu hartuko ditu uztailaren 1etik 5era bitartean. Avishai Cohen, Nettwork, Joe Lovano, Stanley Clarke eta Madeleine Peyroux izango dira taula gainean jazz estilo ezberdinak eskeiniko dituzten artista nagusiak. The Piper´s Irish Puben ere Three One taldearen jam session-ak egongo dira besteak beste.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes