Skip to main content

Elkarrizketak


Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Gorka Urtaran EAJren Gasteizko alkategaia izan dugu. Arabako hiriburuaren gaurkotasunari erreparatu diogu. Hala nola, oinarrizko diru-sarrerak bermatzeko errentaren gaineko eztabaida eta jarduera ekonomikoari  zergari buruzko debatea.

Banka

Iñigo Bullain: "Greziaren zorraren kitapenak ere ez zuen arazoa konponduko"

l.pereiro, 2015-01-28

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Iñigo Bullain EHUko zuzenbide europar konstituzio irakaslea izan dugu. Greziak bizi duen eszenatoki berria izan dugu aztergai. Syrizak hauteskundeak irabazi ondoren, askotariko erreakzioak eman dira.  Zorra negoziatu nahi du gobernu berriak, baina, zorraren kitapena litzateke irtenbidea?

 
Biolentzia

Jose Felix Azurmendi: "ETAk izan dituen aukeren artean, Lizarra-Garazikoa izan da onena"

l.pereiro, 2015-01-22

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Jose Felix Azurmendi kazetaria izan dugu. "ETA, hasieratik bukaerara. Kontakizun baten kronika dokumentatua' liburua kaleratu berri du, ETAren historiaren kronika egiten duen lana. Berarekin izan gara errepasoa egiteko.

 
Emakumea

Bea Moral eta Maggie Bullen: "Oraindik ere danborrada parekidea lortzeko bidea luzea da"

l.ferro, 2015-01-16

Donostiak duen festarik partehartzaileena da Danborrada. 25.000 herritar inguruk jo dute danborra aurtengoan. Danborraden %90 mixtoak badira ere, gizon eta emakumeen berdintasuna ez dago bermatuta. "Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz" izeneko liburuan ikerketa hori bildu dute hain zuzen Beatriz Moral eta Maggie Bullenek beste kide batzuekin batera. Gurean Gaur Elkarrizketa saioan izan gara haiekin eta honetaz guztiaz ez ezik, Irun eta Hondarribiako Alardeekin Danborradak izan dezaken loturaz ere hausnartu dugu.

 
Euskara

Asier Amondo: "Ahaldundu behar ditugu euskal kultura eta sortzaileak"

l.pereiro, 2015-01-16

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Asier Amondo Korrikako arduradun berria izan dugu. Korrikaren 19. ekitaldiaz eta berriki aurkeztu duten Korrika Kulturalaz hitz egin dugu berarekin.

 
Politika

Olatz Talavera: "Gogorra izan zen lankideak bata bestearen atzetik eramaten ikustea"

l.ferro, 2015-01-14

Asteleheneko atxiloketen ostean, Hernaniko abokatuen bulegoan Olatz Talavera abokatua bakarrik gelditu zen. Atxiloketak eman eta ordu gutxira Hernanin bertan izan gara berarekin eta azken orduetan gertatutakoaren inguruan galdetu diogu. Gainera, Guardia Zibilaren miaketen ostean bulegoa nola gelditu den ikusi dugu gertutik.

 
Politika

Maider Alustiza: "Salbuespen legedi gogorra sufritzen dugu senideok"

a.zabala, 2015-01-09

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Maider Alustiza Etxerat elkarteko bozeramailea izan dugu. Euskal presoen egoera, sakabanaketaren afera eta Bilboko martxa isila izan ditugu hizpide berarekin.

 
Ekologia

Mikel Otero: "Putzuetarako txostenak prestatzen ari da Jaurlaritza"

l.pereiro, 2014-12-19

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Mikel Otero Fracking Ez! Araba plataformako kidea izan dugu. Fracking-aren inguruan eztabaidatzeko ateak ireki ditu Eusko Legebiltzarrak, baina putzuak egiteko txostenak dagoeneko prestatzen hasi direla dio aipatu plataformak. Gaia sakon aztertu nahi izan dugu.

 
Gizartea

Loretxu Bergunian: "Israeldar gobernua ez da ezer hemengo gobernuen babesik gabe"

l.ferro, 2014-12-16

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Loretxu Bergunian brigadistarekin izan gara. Uda honetan Palestinan egon da bera eta bertako egoeraren inguruan aritu gara hizketan. Euskal Herritik Palestina nola lagundu dezakegun ere azaldu digu eta besteak beste, Yallah-EH atariaren berri eman digu.

 
Alderdiak

Rebeka Ubera: "Erabakitzeko eskubidea marra gorria da guretzat beste alderdiekin akordioak lortzeko"

l.pereiro, 2014-12-12

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Rebeka Ubera Aralarreko Idazkari Nagusi berria izan dugu. Gaurkotasun politikoari errepasoa eman diogu. EH Bilduk, erabakitzeko eskubideari dagokionez egindako proposamenaren inguruan galdetu diogu, besteak beste, zehaztasunak ezagutzeko.

 
Kultura

Xabi Paya: "2015eko hauteskundeek Donostia 2016 proiektua ez kaltetzea espero dut"

l.ferro, 2014-12-09

Gurean Gaur Elkarrizketa saioan Xabi Paya Donostia 2016 proiektuko kultura zuzendariarekin izan gara. Azken urteetan izandako tira-birez eta egun proiektuak dituen erronkez aritu gara berarekin.

 
Alderdiak

Juanan Barrenetxea: "Epe laburrera ez ditugu Podemos eta EH Bildu elkarrekin ikusiko"

a.azkue, 2014-12-09

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Juanan Barrenetxea EHUko soziologia irakaslea izan dugu. Udal eta Foru Hauteskundeak gero eta hurbilago daudenez, inkestak ugaritu egin dira. Navarrometroa, Euskobarometroa, ... eta beste. Horiek hainbat datu jarri dituzte mahai ganean. Horiek aztertu ditugu Barrenetxearekin.

 
Kultura

Paula Kasares: "Euskara etxean bakarrik erabiltzen bada, galdu egingo da"

l.ferro, 2014-12-02

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Paula Kasares, soziolinguistikan doktorea, elkarrizketatu dugu. Elizondon izan gara berarekin. Euskararen egunaren harira, hizkuntzak egun bizi duen egoeraz, honen transmisioaz eta Nafarroako errealitateaz hitz egin dugu.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ