Skip to main content

"Gaur irekiko ditu ateak", Egunkariaren itxieraren 15. urteurrenean

15 urte igaro dira Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi zutenetik, sorreran protagonismoa izan zuten hainbat lagunekin elkartu zen Eriz Zapirain errealizatzailea "Gaur irekiko ditu ateak" dokumentala osatzeko.

Bereziak

Otsailaren 20an, Euskaldunon Egunkariaren itxiera ahalbidetu zuen operazio polizialaren 15. urteurrenean, 22:10etatik aurrera, Hamaika Telebistak Eriz Zapirain errealizatzaileak zuzendutako "Gaur irekiko ditu" ateak dokumentala eskainiko du. Bertan, Euskaldunon Egunkariaren sorreran zein bilakaeran bereziko garrantzia izan zuten hainbat figuren testigantza jasotzen da.

Atxilotuak / presoak

Milaka izan dira azken hamarkadetan torturaren eragin latzak pairatu dituzten herritarrak. Torturaren Aurkako Egunean, praktika anker hau pairatu duten bi lankide aurrez aurre jarri ditugu- Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria eta Miren Azkarate Hamaika Telebistako kazetaria. Euren arteko solasaldiarekin batera, memoria ariketa, eta bestelako testigantzak bildu ditugu. 2010an torturatu zuten Eneko Compains EHUko doktore eta zuzenbide irakaslearena, Amaia Izko abokatuarena eta Oihana Barrios sikologoarena.

22:35etatik aurrera, Torturaren Aurkako Egunean, Hamaika Telebistak "Atearen Bestaldetik" izeneko saio berezia eskainiko du. Bertan, Hamaika Telebistako zuzendari Iñaki Uria eta Hamaika Telebistako kazetari den Miren Azkarateren arteko elkarrizketa ikusgai egongo da. Biek ala biek, torturatuak izan ziren. Hortaz gain, 32 urte atzera, Iñaki Uriak Miren Azkarateren ama den Julia Badiola elkarrizketatu zuen, haren senarrak -Agustin Azkaratek- pairatutako tortura basatien inguruan hitz eginteko.

    Bereziak
    Unean uneko saio bereziak
    Unean uneko saio bereziak.
    Aurkezlearen izen-abizenak
bannerra

bannerra