Skip to main content
bannerra

Tantaz Tanta uholdea izan da Bilboko kaleetan


Tantaz Tanta lelopean manifestazio jandetsua izan da Bilboko kaleetan hementxe manifestazioa irudietan ikusteko aukera.


Politika

Beñat Zarrabeitia eta Ibon Meñika Herrira Plataformako kideekin izan gara bai eta Bilboko Manifestazioa ere. Bertan eragile sozial, sindikal eta politikoen iritziak jaso ditugu.


Kultura

Zinemaldiaren azken egunean, errepaso modukoa egin dugu Zurriolako Butaka programan. Noski, Hugh Jackman aktore eta Donostia saria oso presente izan dugu. Zinemaldiko postureoa zenbatekoa den eta balorazio orokorra Nerea Lizarralde kazetariak eta Ane Muñoz zinegileak eskaini digute. Aldiz, Gorka Bereziartua kazetariak eta Angel Aldarondo zinegileak beren kiniela partikularra egin dute. Azkenik, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidearekin balorazioari eman diogu bide.

Zinema

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren egunean, Zurriolako Butaka saioan, Pello Gutierrez "Oirse" dokumentalaren ekoizlea izan dugu. Gainera, Marian Galarraga Tinko euskara elkarteko lehendakariak bikoizketak jasaten duen egoeraren berri eman digu, eta kritikarien txokoan, Andoni Iturbe eta Mikel Garcia izan ditugu.


Kultura

Zinemaldia amaitzeko hiru egun besterik gelditzen ez direnean, Lara Izagirre zuzendari gaztea izan dugu Zurriolako Butaka saioan. "Sormenaren bide ezkutuak" laburmetraiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Bestalde, Garbiñe Ortega "Violet" lanaren  ekoizleak film honen inguruan hitz egin digu eta kritikarien txokoan, Angel Aldarondo eta Mikel Kintana izan ditugu.

 
    Bereziak
    Unean uneko saio bereziak
    Unean uneko saio bereziak.
    Aurkezlearen izen-abizenak
bannerra

bannerra