Skip to main content
bannerra

Athleticek ez zuen asmatu Realaren aurka


Euskal derbian Realak eraman zituen hiru puntuak. Athleticek ez zuen asmatu txuri urdinen kontra, eta Europako lorpenari ez izan zioten segida eman. Derbia saio berezian zurigorrien ikuspegitik egin dugu azterketa Markel Onaindia eta Iñaki Izarekin. Bestalde, Marsellaren kontrako itzuliko neurketaz ere aritu gara.


Harrobia

Athletic 0 - Real Sociedad 1. Euskal derbian txuri urdinak nagusitu ziren. Europarako bidean atzerapausoa izan da zurigorrientzat, eta aldiz, gora begira jarri da Reala. Programa berezian, bi taldeen ikuspuntua landu dugu. Bizkaian Iñaki Iza eta Markel Onaindiarekin, eta Gipuzkoan Mikel Ibargoien eta Urtzi Arrondorekin. Horrez gain, Athleticen Europako hitzorduaz. Eibarren porrotaz, Emakumeen Lehen Mailako jardunaldiaz eta Bigarren Mailaz aritu gara.


Harrobia

Harrobia programan, Eneko Boveda Athleticeko atzelaria elkarrizketatu dugu. Taldearen egoeraz, Europara sailkatzeko aukeraz eta aldagelako giroaz hitz egin dugu berarekin, besteak beste.

Harrobia

Real Madril 4 - Athletic 2. Zuri-gorriak oso lehiakor aritu ziren Bernabeu futbol zelaian, baino berriz ere, esku hutsik itzuli ziren. Neurketaren analisia egin dugu Garazi Muniain eta Gontzal Astorkirekin. Bestalde, Eneko Boveda Athleticeko jokalaria elkarrizketatu dugu.


Harrobia

Athletic 0 - Vila-real 0. Zuri-gorriek aukera paregabea galdu zuten larunbatean Txapeldunen Ligako postuetara hurbiltzeko. Valverderen mutilek, ezin izan zuten Castelloko taldea mendean hartu eta laugarren postutik 10 puntura gelditu dira. Asier Laraudogoitia eta Asier Ormazabalekin partiduaren inguruko balorazioa egin dugu.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    Beñat Zarrabeitia
bannerra

bannerra