Skip to main content
bannerra

Harrobia | Ligan galdutakoa Kopan irabaztera


Bartzelona 6 - Athletic 0. Zuri-gorriek astindua jaso zuten Camp Nou zelaian, epaileak Iraizoz atezaina egotzi ondoren. Neurketa aztertu eta Kopako hitzorduari begira jarri gara Aritz Eskandon eta Iñaki Izarekin. Bartzelona gainditzeko itxaropenik bada. Athleticeko nesken lidertza sendoa eta Athletic B ere aipagai izan ditugu.


Harrobia

Sevilla 2 -  Athletic 0. Athleticek lehen zati oso ona jokatu zuen Sanchez Pizjuanen, baina Gameiroren bi golek Sevillari eman zioten garaipena. Raul Garciak belauna bihurritu zuen eta baja izango da denboraldiaren azken txanpara arte. Neurketaren analisia egin dugu Gotzal Astorki eta Rayco-rekin.


Harrobia

Athletic 2 - Levante 0. Zuri-gorriei kosta egin zitzaien Levanteri neurria hartzea, baina bigarren zati on bati esker irabazi egin zuen. Iker Muniain taldera itzuli zen lesio luze baten ostean. Neurketaren analisia egin dugu Asier Laraudogoitia entrenatzailearekin eta Iraia Hermosilla kazetariarekin.

Harrobia

Athleticek 2 eta 1 galdu zuen Vicente Calderon futbol zelaian Atletico Madrilen kontra. Zuri-gorriak irabazten hasi ziren, baino etxekoek markagailua irauli zuten. Neurketa aztertu dugu eta Marsellaren kontrako Europa Ligako hitzorduaz hitz egin dugu. Gurekin izan dira Ramon Basaldua (Bizkaia Irratia) eta Markel Onaindia (Anboto) kazetariak.


Harrobia

Rayo Vallecano 0 - Athletic 3. Aritz Aduriz erabakigarriaren hiru golei esker, zuri-gorriek garaipen erosoa lortu zuten Madrilen. Garaipenari esker 20 puntu lortu eta sailkapenean gora egin dute. Neurketa eta kopako hitzorduaz aritu gara. Asier Laraudogoitia eta Asier Ormazabalekin.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    BeƱat Zarrabeitia
bannerra

bannerra