Skip to main content
bannerra

Harrobia | Caparros efektua eman da?


Gure futbol taldeen emaitzen analisia egin dugu. Bereziki, Joaquin Caparros entrenatzailearen efektuaz aritu gara. Nolakoa izan da Osasunara iritsi zenetik? Ane Urkiri eta Garazi Muniainekin hitz egin dugu. Era berean, Realaren garaipena, Athleticen zein Osasunaren porrota, Eibar eta Alavesen arteko berdinketa eta nesken emaitzak izan ditugu hizpide.


Harrobia

Realak Bartzelonaren aurka jokatutako partida handia, Alavesek Vila-Realen lortutako garaipena, Osasunaren porrota eta Eibarren bolada ona izan ditugu hizpide Rayco Sanchez, Koi Lertxundi eta Imanol Magrorekin batera. Horrez gain, "Opio Errebeldea: Futbola, iraultza eta gizarte aldaketa" liburua eta futbola eta euskararen arteko lotura aztertu ditugu.


Harrobia

Txanponaren bi aldeak gizonezkoen zein emakumezkoen euskal futbol taldeentzat. Athleticek, Realak eta Eibarrek irabazi egin zuten, Osasunak eta Alavesek galdu. Aldiz, emakumezkoetan, hiruek porrota jasan zuten. Neurketa eta emaitzen analisia egin dugu Markel Etxebarria eta Eñaut Barandiaranekin.

Harrobia

Gizonezkoen lehen mailako etena baliatuta, bertan jokatzen ari diren bost taldeen jardunaren balantzea egin dugu Gontzal Astorki, Ibon Cabo, Imanol Magro eta Iosu Ganuzarekin. Emakumezkoen jardunaldia ere errepasatu dugu. Horrez gain, Ander Iturraspe Athleticeko jokalaria elkarrizketatu dugu.


Harrobia

Osasuna eta Alavesen arteko derbian, arabarrak nagusi. Bestalde, Realak Europara begira jarri duen garaipen handia eskuratu zuen Atleticoren kontra, Aritz Aduriz ipar duen Athleticek puntua urratu zuen Espanyolen aurka eta Eibarrek galdu egin zuen Las Palmasen zelaian. Horrekin batera, emakumezkoen ligan euskal taldeek izan duten asteburu beltzaz aritu gara. Gurekin izan dira Ane Urkiri Ansola kazetaria eta Asier Laraudogoitia entrenatzailea.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    Beñat Zarrabeitia
bannerra

bannerra