Skip to main content

Harrobia | Reala eta Athletic sailkapenean gora


Txanponaren bi aldeak gizonezkoen zein emakumezkoen euskal futbol taldeentzat. Athleticek, Realak eta Eibarrek irabazi egin zuten, Osasunak eta Alavesek galdu. Aldiz, emakumezkoetan, hiruek porrota jasan zuten. Neurketa eta emaitzen analisia egin dugu Markel Etxebarria eta Eñaut Barandiaranekin.


Harrobia

Gizonezkoen lehen mailako etena baliatuta, bertan jokatzen ari diren bost taldeen jardunaren balantzea egin dugu Gontzal Astorki, Ibon Cabo, Imanol Magro eta Iosu Ganuzarekin. Emakumezkoen jardunaldia ere errepasatu dugu. Horrez gain, Ander Iturraspe Athleticeko jokalaria elkarrizketatu dugu.


Harrobia

Osasuna eta Alavesen arteko derbian, arabarrak nagusi. Bestalde, Realak Europara begira jarri duen garaipen handia eskuratu zuen Atleticoren kontra, Aritz Aduriz ipar duen Athleticek puntua urratu zuen Espanyolen aurka eta Eibarrek galdu egin zuen Las Palmasen zelaian. Horrekin batera, emakumezkoen ligan euskal taldeek izan duten asteburu beltzaz aritu gara. Gurekin izan dira Ane Urkiri Ansola kazetaria eta Asier Laraudogoitia entrenatzailea.

Harrobia

Athleticek eskura izan zuen Santiago Bernabeu futbol zelaian baina zurien kalitateak norgehiagoka erabaki zuen. Realak ere bere maila inposatu zuen Alavesen aurka gorantzako joera islatuz Anoetan jokatutako euskal derbian. Jardunaldiak zapore gaziagoa utzi du Eibar eta Iruñean. Hori guztia eta gehiago aztertu dugu Ramon Basaldua, Urtzi Jauregibeitia eta Imanol Magrorekin.


Harrobia

Athletic eta Realaren arteko euskal derbia izan dugu protagonista. Gurekin izan dira analisirako Koikili Lertxundi, Ane Urkiri eta Eñaut Barandiaran. Gainontzeko taldeen emaitzak ere aztertu ditugu, gizonezkoenak zein emakumezkoenak.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    BeƱat Zarrabeitia
bannerra

bannerra