Skip to main content
bannerra

Harrobia | Athleticek zauriak sendatu ditu


Lehen Mailako euskal futbol taldeen emaitzen analisia egin dugu. Athleticek Valentzia gainditu zuen (2-1), Eibarrek eta Osasunak berdindu egin zuten, eta Realak galdu El Madrigal futbol zelaian. Analisirako gurekin izan ditugu Gontzal Astorki, Asier Laraudogoitia eta Iosu Ganuza.


Harrobia

Denboraldiko lehen saioan, Alavesek Camp Nou zelaian lorturiko garaipena azpimarratu dugu. Gainontzean, Athletic eta Eibarren garaipenez, Realaren berdinketaz eta Osasunaren porrotaz aritu gara. Emakumezkoetan, Athletic eta Realak berdindu, eta Oiartzunek galdu egin zuen. Aipagai izan ditugu ere. Gurekin izan dira analisirako Ane Urkiri, Rayco Sanchez eta Oier Bravo.


Harrobia

Athleticeko nesken Ligaren ospakizunean, taldeko hainbat jokalari eta entrenatzailearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Denak oso pozik agertu ziren eta denboraldia borobiltzeko nahia erakutsi zuten. Hau da, aurrerantzean Kopa dute buruan.

Harrobia

Hainbat politikari hurbildu ziren Bilboko Udaletxera Athleticeko nesken liga tituluaren ospakizunera. Bertara, Josu Erkoreka, Itxaso Atutxa, Idoia Mendia eta Oskar Matute hurbildu ziren beste batzuen artean.


Harrobia

Athleticen Liga ospakizuna hurbiletik jarraitu genuen, Harrobia programan eskaintzeko. Milaka zale bildu ziren Bilbon titulua ospatzeko, eta hainbatek Gabarra ateratzeko eskaera egin zuten. Zuri-gorrien denboraldia ez ezik, Reala eta Oiartzunena ere baloratu dugu, eta Kopari begira jarri gara. Bestalde, Osasunak Lehen Mailara igotzeko aukeraz, Eurokopaz eta Ameriketako Kopaz hitz egin dugu. Gurekin izan dira Koikili Lertxundi futbolari ohia eta Ane Urkiri kazetaria.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    Beñat Zarrabeitia
bannerra

bannerra