Skip to main content

Harrobia | Bosgarren postuaren jabe, Athletic


Malaga 0 - Athletic 1. Europa Ligan kanporatua izan ondoren, zuri-gorriek urrezko beste hiru puntu lortu zituzten La Rosaleda futbol zelaian. Bosgarren postua eskura dute, bost jardunaldiren faltan. Mutilen partiduez eta nesken garaipenaz aritu gara Aritza Eskandon eta Gontzal Astorkirekin.


Harrobia

Athletic 1 - Rayo 0. Zuri-gorriek neurketa kaskarra jokatu zuten madrildarren kontra, baino Williamsen gol on bati esker beste hiru puntu batu zituzten San Mamesen. Jardunaldiko beste emaitzei esker, datorren sasoian Europan aritzeko helburua gertuago dute bizkaitarrek. Sevillaren aurkako Europa Ligako itzuliko norgehiagokari begira ere jarri gara. Gurekin izan dira Eñaut Barandiaran eta Asier Ormazabal.


Harrobia

Athletic 1 - Granada 1. Zuri-gorriek bi puntu galdu zituzten andaluziarren kontra San Mamesen jokaturiko neurketan. Valverderen taldeak aukera asko izan zituen irabazteko, baino ez zuen zortea aldeko izan. Partidua eta Europako hitzorduari begira jarri gara, besteak beste. Gurekin izan dira analisirako Markel Onaindia eta Itziar Berriatua kazetariak.

Harrobia

Espanyol 2 - Athletic 1. Talde zuri-gorriak ezin izan zion eutsi bolada onari eta partida kaskarra egin zuen Cornellan, Espanyolen aurka. Etxekoak nagusi izan ziren, nahiz eta Athletic aurreratu markagailuan. Europako hitzordu berriari begira ere jarri gara. Gurekin izan dira Asier Laraudogoitia eta Rayko Sanchez.


Harrobia

Athletic 3 - Betis 1. Zuri-gorriek bolada onari eutsi eta laugarren garaipena jarraian eskuratu zuten igandean San Mamesen. Betisek aurpegia eman zuen baina ezin izan zuen ezertxo ere egin, bilbotarrek erakutsitako joko onaren aurrean. Garaipen horri esker, Athletic bete betean sartu da berriz ere, Europarako sailkapena lortzeko lehian. Gontzal Astorki eta Iraia Hemosillarekin egin dugu azterketa.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    BeƱat Zarrabeitia
bannerra

bannerra