Skip to main content
bannerra

Esatea Libre | Indarkeria sexista eta sexu abusuak eliza katolikoan


Blanca Esther Marquesen hilketak eta Sara Majarenas euskal presoaren alaba hiltzeko saiakerak, senarraren eta aitaren eskuetan, eman digute zer pentsatua indarkeria sexistaz. Gainera, SAREk deitutako manifestazioa, Juan Kruz Mendizabal bikario ohiaren sexu abusuak eta Patxi Lopezen hautagaitza ere izan ditugu hizpide. Mahaiaren bueltan izan ditugu Iñaki Zarraoa (EAJ), Niko Moreno (EH Bildu) eta Neskutz Rodriguez (Ahal Dugu).


Esatea Libre

Motzean. Begoña Huarte eta Mikel Zuloagak errefuxiatuak laguntzeko eginiko elkartasun eta desobedientzia ekintzaren harira, gogor kritikatu dute solaskideek Europako Batasunaren politika.


Esatea Libre

Errefuxiatuei babes emateko edo ETAren armagabetzea bideratzeko hainbat herritarrek desobedientzia baliatu izanaz aritu gara, baita Kataluniako prozesuan izango duen eraginaz ere. Desobedientzia, norbanako ala kolektiboki, zilegi da?

Esatea Libre

EAJ eta PPren arteko negoziazioak eta Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari izendatu izana aztertu dugu. Gainera, errefuxiatuen krisiaz eta larrialdi egoeraren aurrean, herritarrek laguntza emateko desobedientzia zibila erabiltzeaz ere gogoeta egin dugu. Luke Uribe-Etxebarria (EAJ), Ainhoa Beola (EH Bildu), Juantxo Iturria (Ahal Dugu) eta Ricardo Crespo (PSE) izan ditugu mahaiaren bueltan.


Esatea Libre

Urteko azken programan, 2016ari errepasoa egin eta 2017ari begira jarri gara Arantza Gutierrez, Asier Blas eta Joxe Felix Azurmendirekin.

 
    Esatea Libre
    Asteartetan, 21:30
    Mahai-inguru politikoa.
    Irati Elizalde
bannerra

bannerra