Skip to main content
bannerra

Esatea Libre | Katalunia, "Kalera, kalera" eta Donostiako Protokoloa


Erreferenduma prestatzen hasi eta aurrekontuak negoziatzekoak dira kataluniarrak; bestalde, Espainiako Gobernuak "Operación diálogo" delakoarekin darrai, eta atxiloketak egin dituzte CUPen inguruan. Horrez gain, "Kalera, kalera" ekimena eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa ere izan ditugu hizpide Iraia Oiarzabal (Gara), Jon Ordoñez (Berria) eta Gari Garaialderekin (Bostok Photo).


Esatea Libre

Motzean. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak aurkeztuko dituzten 2017ko aurrekontuetan akordioetarako aukerez aritu gara Garbiñe Mendizabal (EAJ), Leire Pinedo (EH Bildu), Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos) eta Andoni Unzalurekin (PSE-EE).


Esatea Libre

Motzean. Hizkuntza politika publikoak hizpide zituztela, EITBren inguruan izan dute Garbiñe Mendizabal (EAJ), Leire Pinedo (EH Bildu), Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos) eta Andoni Unzaluk (PSE-EE) eztabaida grinatsuena.

Esatea Libre

Motzean. Errauste Plantaren proiektuaz herritarrak hobeto informatu eta adostasuna bilatzeko eskatzen dio GuraSOS elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari. Aukera horrez galdetu diegu Garbiñe Mendizabal (EAJ), Leire Pinedo (EH Bildu), Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos) eta Andoni Unzaluri (PSE-EE).


Esatea Libre

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuez, Gipuzkoako hondakinen kudeaketan adostasunerako aukerez eta euskeraren normalizaziorako neurriez aritu gara  Garbiñe Mendizabal (EAJ), Leire Pinedo (EH Bildu), Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos) eta Andoni Unzalurekin (PSE-EE).

 
    Esatea Libre
    Asteartetan, 21:30
    Mahai-inguru politikoa.
    Irati Elizalde
bannerra

bannerra