Skip to main content

Esatea Libre | Langileen Nazioarteko Egunerantz


Langileen Nazioarteko Egunaz, asteleheneko atxiloketez eta autogobernuari buruzko lantaldeaz hitz egin dugu gaurko solasaldian. Andoni Unzalu PSE-EEko kidea, Amaia Arregi EAJko kidea eta Niko Moreno EH Bilduko kidea izan ditugu gurekin.


Politika

Apirilaren 20ko Aberri Egunari begira jarri gara mahai inguruan. Alderdiek egun hartan esandakoetatik abiatuta, egungo egoera jorratu dugu Erramun Osa Euskaltzaindiko kidearekin, Iker Bizkarguenaga Gara-ko kazetariarekin, Karmelo Landa EHUko irakaslearekin eta Iñaki Zarraoa EAJko kidearekin.


Politika

Kataluniaren erreferendum eskubideari buruz hitz egin dugu gaurko solasaldian. Horrez gain, Jesus Egigurenek datorren asteburuan argitaratuko duen liburuaren xehetasunak ere aztergai izan ditugu. Solaskideak: Karmelo Landa EHUko irakaslea, Joseba Sobrino analista politikoa eta Mikel Arana legebiltzarkide ohia.

Politika

Ipar Euskal Herriko hauteskundeak aztergai izan ditugu aste honetako saioan, baita Gure Esku Dago dinamika ere. Hala, erabakitzeko eskubideaz aritu gara. Hori guztia aztertzeko, EAJko Iñaki Zarraoa, EH Bilduko Niko Moreno eta PSE-EEko Andoni Unzalu izan ditugu gurekin.


Politika

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak joan den larunbatean jakinarazi zuen sorterriratzen hasi direla. Erabakia aztergai izan dugu. Horrez gain, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen heriotzaz eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniaren subiranotasun aitorpenaren aurka egindako ebazpenaz aritu gara. Solaskideak: Gotzon Hermosilla Berriako kazetaria, Jose Felix Azurmendi kazetaria, Erramun Osa Euskaltzaindiko kidea eta Karmelo Landa EHUko irakaslea.

 
    Esatea Libre
    Asteartetan, 21:30
    Mahai-inguru politikoa.
    Irati Elizalde
bannerra

bannerra