Skip to main content
bannerra

Esatea Libre | Bellonen heriotza eta espetxe politika


Arkaitz Bellon presoaren heriotzak, berriz ere, auzitan jarri du Espainiako Gobernuaren espetxe politika. Bellonen senide, lagun zein konfiantzazko medikuek Elorrioko gazteak kartzelan bizi izandako tratu txarrek bere heriotzean eragin zutela adierazi dute azken egunetan. Horri buruz hitz egiteko, Etxerat elkarteko Ibai Bilbaorekin hitz egin dugu, mahai ingurura jo aurretik. Solaskideak: Aitor de la Villa (EAJko kidea), Gotzon Hermosilla (Berriako kazetaria), Mikel Aizpuru (EHUko irakaslea) eta Iker Bizkarguenaga (Garako kazetaria).


Esatea Libre

Urriaren 14an hasi eta asteartean amaitu zen Segiko kide izatea egotzita epaitu dituzten 36 gazteren aurkako epaiketa. Horri buruz aritu gara Esatea Libre saioan. Hasteko, Xabier de la Maza gazte auzipetuarekin hitz egin dugu, eta ondoren solasaldia egin dugu. Mahai inguruan izan ditugu, Karmelo Landa EHUko irakaslea, Iñaki Zarraoa EAJko kidea eta Jose Felix Azurmendi kazetaria.


Esatea Libre

Covite ETAko biktimen elkartearen zatiketa eta PP alderdiak ere bizi duen barne gatazka izan ditugu hizpide, Esatea Libre saioan. Covite elkarteko buruek biktimak baztertu izana leporatu zioten alderdi popularrari, eta giroa zeharo nahastu da. Vox eskuineko alderdiaren sorrerak ere popularren barne gatazka azaleratu du. Horri buruz aritu gara mahai inguruan, Andoni Unzalu (PSE-EE), Aitor Olaizola (EAJ) eta Niko Moreno (EH Bildu) politikariekin. PPk ez du parte hartu nahi izan.

Esatea Libre

Pasa den larunbatean, Bilbon egindako manifestazioa izan dugu hizpide. Horrez gain, joan den asteazkenean atxilotutako EPPK-ko zortzi bitartekarien espetxeratzeaz hitz egin dugu. Solaskideak: Iñaki Zarraoa (EAJko kidea), Beñat Zarrabeitia (kazetaria) eta Iker Bizkarguenaga (kazetaria).


Esatea Libre

Kataluniako kontsulta deialdiaz eta Madrilen martxan segitzen duten makroepaiketez aritu gara, mahai inguruan. Solaskideak: Gotzon Hermosilla, Karmelo Landa, Koldo Bilbao eta Benjamin Atutxa.

 
    Esatea Libre
    Asteartetan, 21:30
    Mahai-inguru politikoa.
    Irati Elizalde
bannerra

bannerra