Skip to main content

Esatea Libre | Nelson Mandelaren heriotza hizpide


Nelson Mandelaren heriotzaz hitz egin dugu aste honetako saioan. Horrez gain, estatus politiko berriaz aritu gara eztabaidan. Gonbidatu gisa Jose Felix Azurmendi kazetaria, Unai Urruzuno EH Bilduko kidea eta Amaia Arregi EAJko kidea izan ditugu.


Politika

Nafarroako D ereduko ikastolak ikertu ditu Guardia Zibilak, gai horretaz aritu gara hizketan. Horrez gain, Mauleko manifestazioa eta Durangoko Azoka izan ditugu hipide. Karmelo Landa EHUko irakaslea, Beñat Zarrabeitia kazetaria, Jose Felix Azurmendi kazetaria eta Koldo Bilbao EGI-ko kidea izan ditugu gurekin.


Politika

Sevilla II espetxean dauden presoen gose greba izan dugu hizpide aste honetako eztabaida saioan. PSE-EEko Benjamin Atutxa, EAJko Iñaki Zarraoa eta Sortuko Arantza Urkaregi izan ditugu gurekin.

Politika

Frankismoko desagerpenak,  Yolanda Barcinari tartak botatzea egotzita egindako epaiketa eta 'Ateak Ireki'  webgunearen itxiera izan ditugu hizpide. Andoni Unzalu (PSE-EE), Niko Moreno (EH Bildu) eta Amaia Arregi (EAJ) izan ditugu gonbidatu gisa.


Politika

Memoriaren Egunaz, espioitzaz eta Ertzaintzaren berregituraketaz hitz egin dugu. Horretarako gonbidatu gisa izan ditugu Karmelo Landa EHUko irakaslea, Elixabete Piñol abokatua eta Pello Urzelai Berriako kazetaria.

 
    Esatea Libre
    Asteartetan, 21:30
    Mahai-inguru politikoa.
    Irati Elizalde
bannerra

bannerra