Skip to main content
bannerra

Benito Lertxundi: "Gure herrian bakea ezinezkoa da, herri okupatua delako"


1942. urtean Orion jaio zen, etxean guztiak ziren oso musikazaleak, baina berari amaren ahots zartatuaz abestutako kantu tristeak gustatzen zitzaizkion. 1965ean igo zen lehen aldiz eszenatoki gainera, lehiaketa batean izan zen, eta 20 segundutan konbentzitu zituen guztiak. Gaur egun ez omen daki euskara ez den beste hizkuntza batean abesten. Hurbilean, Benito Lertxundi.


Kultura

1949. urtean Gasteizen jaio zen, horrekin batera bihotzean beste herri bat darama, Larrabetzu. Ezizenez ezagutzen badugu ere, bere izena Itxaropena da, eta idazle batentzat abizen luzeegia duela uste badu ere, aitaren omenez abizen osoa erabiltzen du bere liburuetan. Apustu bategatik ekin zion idazteari, lehenengo liburu hark bost urte pasatu zituen kajoian gordeta. Egoskorra eta artista da jaiotzez. Hurbilean, Toti Martinez de Lezea.


Hurbilean

1942an Foruan (Bizkaia) jaio zen. Euskalgintza izan da bere bizitzako zutabe nagusietako bat. Euskaldunon Egunkariaren sorreran lanean aritu zen eta Jakineko zuzendari izan da 50 urte inguruz. Mendia askatasun iturri da beretzat, "maratoniano" eta egoskortzat du bere burua. Bigarren bizitza batean mendian libre bizi den zaldia izan nahi luke. Joan Mari Torrealdai, hurbilean.

Kultura

Ane Gabarain aktorea eseri da gurean. Donostiarra bera, urteak daramatza antzerki, zinema zein telebistan. Azken honetan aritu da batik bat eta "Bi eta bat" edota "Jaun ta jabe" telesailen arrakastak eman zioten ospea, besteak beste. Gaur egun Antena3ko "Allí abajo" telesaileko Maritxu da eta horrela ezagutzen dute askok ere kalean. Antzerkian ere badabil uztailerako lan berriak ensaiatzen. Tarte bat hartu du guretzako eta bere ibilbidea errepasatu eta euskal aktoreen egoera zein den ezagutu dugu.


Kultura

Xabier Euzkitze aurkezlea eseri da gurean. Bere bizitzako alorretan zehar bidaiatu dugu. Batetik, pilotaz galdetuko diogu eta pasa den asteburuko finalaren inguruan aritu gara. Bestalde, bertsolaritzan egindako bidea ere errepasatu dugu eta besteak beste, uzteko arrazoien inguruan galdetu diogu. Telebistan egindako urteez ere hitz egin dugu eta gaur egun ea faltan botatzen ote duen argitu digu. Gainera, gobernuz kanpoko erakundeei dagokionez, hainbat proiektutan murgilduta dabil eta horren berri eman digu.

 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra