Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Jose Luis Korta arraunlaria


Hurbilean saioan Jose Luis Korta arraunlaria elkarrizketatu dugu. Zeresan handia eman du Kortak bere ibilbidean zehar. Une gozo eta ez horren gozoak eman dizkio arraunak. Azken urteetan tira-biren erdigunean egon da eta ez du ezer isilpean gorde. Pentsatzen duen hori ez esateak minbizia sortzen omen dio. Aukera aprobetxatu eta gertutik ezagutzearekin batera, denetariko gaiak landu ditugu berarekin.


Hurbilean

Pello Zabala fraide frantziskotarra eseri da gurean. Bere ibilbidea errepasatzearekin batera, bide hau hartzearen ondorioz alde batera utzi behar izan dituen kontuen inguruan aritu gara. Adibidez, inoiz maitemindu al da Pello Zabala? Bestalde, egun pil-pilean dauden gaiez galdetu diogu: homosexualitatea, familia eredu berriak, pederastia, Euskal Herriko egoera politikoa... Ez da isilik gelditu! Eta, nola ez, eguraldiaz ere hitz egin dugu.


Hurbilean

Kontxita Beitia ikastolen sortzaile eta andereñoarekin garai horiek ekarri ditugu gogora. Euskara galdu ostean, Elbira Zipitriarekin hizkuntza berreskuratu eta ikasketa metodologia berriak barneratu zituen. Hogei urterekin jarri zuen martxan Pasai Antxon, isilpean ikastolan. Bere etxean bost ikasle bildu zituen. Ondoren, Donostian ere, Zurriola Ikastola sortu zuen. Euskararen aldeko borrokak gidatu du bere bizitza eta oraindik ere, 76 urterekin, horretan jarraitzen du.

Hurbilean

Julian Iantzi aurkezlea gertutik ezagutu dugu Hurbilean saioan. Urteak daramatza Irunen bizitzen baina argi dio lesakarra dela. Hala ere, AEBetan jaio eta zazpi urterekin etorri zen Euskal Herrira. Izatez kazetaria ez bada ere, bere saltsero izaerak eraman du telebistara. Honek bere egunerokoan zein eragin izan duen, zein aspektu aldatuko lukeen eta etorkizunera begira zein proiektu dituen galdetu diogu besteak beste.


Kultura

Miren Amuriza bertsolaria izan dugu Hurbilean saioan gonbidatu. Bere bertsolaritza ibilbidea errepasatzearekin batera, gaur egun zein proiektutan murgilduta dabilen ezagutu dugu. Besteak beste, Euskal Herriko txoko ezberdinetan eskaintzen dabilen "Kapulana bat zintzilik" emanaldiaren berri eman digu, Mozanbiken bizitako esperientzia geurera ekarriz.

 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra