Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Josebe Iturrioz transfeminista


Josebe Iturrioz transfeminista eseri da gure sofa txurian. Emakumeen aldeko borrokak gidatzen du bere egunerokoa eta honek guztiak bere bizitzan zein eragin izan duen galdetu diogu. Zerk piztu zion berdintasunaren alde borroka egiteko gogoa? Zer dago horren indartsua dirudien pertsona horren atzean? Gurekin partekatu ditu bere hausnarketa, barne kezka eta sentimenduak.


Politika

Gure besaulkian eseri da Miren Azkarate. Berak dio irakaslea dela, baina gehien bat politikagintzan egin da ezaguna. Gaur egun, Donostiako Udaleko zinegotzia da, baino ederki gogoratzen ditu Eusko Jaurlaritzan eman zituen urteak. Besteak beste, horrek guztiak pertsonalki nola eragin dion, hartutako erabakiez noizbait damutu ote den edota bere egunerokoan kezka zerk pizten dion galdetu diogu.


Hurbilean

Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariarentzat terapia modukoa da oholtza gainera igo eta kantuan hastea. Era honetan, taldekideekin batera, barrenak hustutzen dituela dio. Abestuz ez bada, ordea, kosta egiten zaio bere kezkak eta gogoetak besteekin elkarbanatzea. Guk, aldiz, lortu dugu Hurbilean saiora ekarri eta gure besaulkian eseritzea. Zea Mays taldearen ia 20 urteko errepasoa egitearekin batera, Aiora Renteria gertutik ezagutu dugu.

Hurbilean

Oinez baina lehenago ikasi zuen moto gainean ibiltzen gure gonbidatuak. Ereñoko Txomin Arana moto gidaria gurean izan da Dakar Rally lasterketatik itzuli eta gutxira. Hirugarren aldiz parte hartu du aurten, eta hamaikagarren postuan zela, istripua izan eta lasterketa utzi behar izan zuen. Beti esaten omen zuen Dakar Rallyan parte hartzen zuten gidariak zoro samarrak zirela. Orain, esperientzia berri horren ostean, iritzi bera mantentzen ote duen galdetu diogu eta bere egunerokoa ezagutu dugu.


Hurbilean

2015a urte berezia izan da gure gonbidatuarentzat. Mikel Urdangarin, gitarra eskuan, bakar-bakarrik aritu da oholtzaz oholtza hainbat kantu berri eta bere ibilbidean horren ezagun egin diren lanen moldaketak eskaintzen. Aurreikusi zuenaren arabera, pasa den urterako proiektua zen hura, baina oraindik ere kontzertu zerrenda luzea du aurretik eta horien artean tartetxo bat hartu du gurera etortzeko. Bere ibilbidea errepasatu dugu, bere kantugintzaren inguruan hausnarketa egin dugu eta etorkizunera begira dituen asmoez galdetu diogu.

 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra