Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Jon Maya dantzaria


Oraingoan, dantza izan dugu hizpide. Jon Maya, Kukai dantza konpainiako zuzendaria ekarri dugu gurera. "Oskara" proiektu berria estrenatzear, urduri xamar topatu dugu. Zuzendari izateaz gain, koreografoa, irakaslea eta, nola ez, dantzaria da bera. Haur zelarik barneratu zen dantzaren munduan eta beti izan du proiekturen bat eskuartean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta, dantza garaikidea egiten du. Hori horrela, bere ibilbidea errepasatzearekin batera, tradizioa "hauste" horren inguruan hausnarketa egin dugu.


Kultura

Hurbilean saioko atal berri honetan Joxe Mari Agirretxe gonbidatu dugu. Askok "Porrotx" izenez ezagutuko dute. Gure besaulkian, ordea, bi aldeak ezagutu ditugu, pertsona eta pertsonaia. Duela 28 urte jantzi zuen sudur gorria eta ordutik honek ematen dio bere bizitzari zentzua. Berak dio hasieran Joxe Marik jantzi bazuen Porrotx, urteen eraginez Porrotx izan dela Joxe Mariri irakatsi diona. Ibilbide honetaz guztiaz, egun harengan kezka sortzen duten kontuez eta pailazogintzak eman dionaz hitz egin dugu berarekin, besteak beste.


Hurbilean

Oraingoan, kazetari bat ekarri dugu Hurbilean saiora. Freelance-a da bera, eta batik bat Ekialde Hurbileko gertaeren berri ematen digu. Palestinako egoerak interesa piztu eta bertara abiatu zen ikasketak amaitzean. Ordutik, Ekialde Hurbilean ez ezik, Suedia, Frantzia edota Italian ere aritu da. Atseden hartzera Arrasatera itzuli denean, gurera etortzeko gonbita egin diogu. Esperientzia horiez guztiez eta egungo bizimoduaz galdetu diogu, besteak beste.

Kultura

Urteko lehen Hurbilean saioan Eñaut Elorrieta Ken7 taldeko abeslaria izan dugu gurean. "Phoenicoperus" diska berriaren kontzertu birari ekin dio asteburu honetan. Azken urteetan geldialditxo bat izan du taldeak eta bien bitartean, bakarlari ere aritu da Elorrieta. Gora-behera handiko urteak izan dira azkenak eta honen guztiaren inguruan galdetu eta gertutik ezagutu dugu.


Hurbilean

Urteari amaiera emateko, Fermin Muguruza musikaria eseri da gurekin. New Orleanseko doinuekin hasi dugu elkarrizketa, labetik atera berri baitu "Nola?" proiektua. Bestalde, gertutik ezagutu dugu. 80. hamarkadara bidaiatu dugu eta Kortatu zein Negu Gorriak garaiak nola oroitzen dituen galdetu diogu. Bere gainontzeko proiektuen errepasoa egin dugu gainera, eta egungo kultura zein politika panoramaz duen iritzia emateko eskatu diogu.

 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra