Skip to main content

Hurbilean | Oihan Vega musikaria


Gaztea irratiko esatari izanagatik eta DJ lanetan batera eta bestera ibiltzeagatik da ezaguna Oihan Vega. Horrez gain, musikaria da bera, eta besteak beste, Belceblues taldeko bateria jotzailea da. Bakarrizketak ere egiten ditu, musikalak zuzendu ditu eta antzerki lanetan ere ibilitakoa da. Bere ibilbidea gertutik ezagutu dugu.


Hurbilean

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Hurbilean saioan Aizpea Goenaga izan dugu. Egun, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria da bera eta bertan egiten duen lanaren berri eman digu. Euskararen egoeraren inguruan ere hausnarketa egin dugu eta, nola ez, astero egin ohi dugun bezala, bere ibilbidea errepasatu eta gertutik ezagutu dugu.


Hurbilean

Oraingoan kirola izan dugu protagonista. Futbola, hain zuzen ere. Golegile arrakastatsuenen artean dagoen Imanol Agirretxe elkarrizketatu dugu. Realaz eta entrenatzaile berriaren iritsieraz galdetu badiogu ere, horren ezaguna ez den alderdira jo dugu. Besteak beste, futbolari izateak pertsonalki eragin dionaz eta bere etorkizunaz aritu gara usurbildarrarekin.

Hurbilean

Atal berri honetan, Miren Narbaiza Mi Rentx musikaria hurbiletik ezagutu dugu. Eibartar gazteak ibilbide oso luzea egin ez badu ere, urteak ondo aprobetxatu eta proiektu zerrenda aberatsa egina du dagoeneko. Ander Mujikarekin batera, Napoka Iria bandarekin egin zen ezaguna, baina une honetan bestelako proiektuetan murgildu da. Hala nola, Joseba B. Lenoir, Perlak eta Dual-Split taldeetan dabil.


Hurbilean

Bertsolaritza munduan murgildu gara, berriz ere. Oraingoan, egun Gipuzkoako bertsolari txapelduna den Aitor Sarriegi izan dugu. Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara ez da aurkeztu. Erabaki honetaz, txapelketaz edota bertsolaritzak eman dionaz galdetu diogu.

bannerra
 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra