Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Ramon Agirre aktorea


"Putinen guardasola" antzezlana estreinatu berritan, Ramon Agirre aktorea gonbidatu dugu. Obraren inguruan aritu gara, baina gehien bat, bere hogeita hamar urteko ibilbide profesionala ezagutu dugu. Euskal kulturak bizi duen egoeraz, Kortxoenea gaztetxearen eraisketaz edota Donostia 2016 egitasmoaz ere galdetu diogu.


Politika

Lehen aldiz politikari bat eseri da gurean. Politikari ohia, hobe esanda. Hogei urteren ostean hartu zuen Juan Karlos Izagirrek Odon Elorza Donostiako alkatearen tokia. Hala ere, legegintzaldian, zein orain, politikariaren gainetik herritarra dela argi utzi izan du beti. Ogibidez, ordea, sendagilea da bera, eta alkatetza utzita, horretara itzuli da. Azken lau urteetako gertakari baikor eta ahaztezinez gain, benetan zailak egin zazkion uneez galdetu diogu.


Hurbilean

Xabier Saldias Egan taldeko musikaria izan dugu gurean. Egan taldearen ibilbideaz aritu gara batetik. Taldearen 45 urteek utzitako abenturez eta bitxikeriez galdetuko diogu. Bestetik, musikari baten bizitzak dituen alde on eta txarrak ezagutu ditugu. Eta, nola ez, erretiroa hartzeko asmorik ote duen eta hala bada etorkizunera begira zein egiteko dituen galdetu diogu.

Kultura

Munduko txoko garaienetara bidaiatu dugu Alex Txikon mendizalearekin. Tontorra lortzearen atzean dagoen abenturaz ez ezik, mendiak ematen dionaz eta era berean honek kendu dionaz aritu gara berarekin. Besteak beste, batera eta bestera aritu bada ere,  Euskal Herriko parajerik bezalakorik ez dagoela aitortu digu.


Kultura

Batera eta bestera dabil Itziar Ituño aktore bizkaitarra "Loreak" filmaren arrakasta dela eta. Zineman ez ezik, antzerkian eta telebistan ere aritu da. Zorionez, aktore lanetan aritzeak beste gauza gehiagorako denbora uzten dio. Musika eta dantza ditu gustuko eta politika zein gizarte gaiek ere interesa pizten dute beregan. Horretaz guztiaz aritu gara berarekin.

 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra