Skip to main content
bannerra

Suzirien jeitsierak hasiera eman die Muskizeko jaiei


Muskiztarrek jaiei eman diete joan den asteburuan ohiko suzirien jeitsierarekin. 3.500 suziritik gora bildu dira aurtengoan tradizio hau betetzeko eta herri osoa argitu dute udari sarrera emanez.


Gurean Gaur

Estatu eredua hausturarik gabe aldatzea eta euskal presoak gerturatzea proposatu dio Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezi. Moncloan egin dio harrera Espainiako Gobernuko presidenteak Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Ia bi orduko bilkura egin dute, eta adostu dute jasotzeko dauden 37 eskumenei buruzko lantalde bat osatzea ere.


Gurean Gaur

Mila lagunek baino gehiagok aldarrikatu dute Madrilen aske utz ditzatela Altsasuko gazteak. Madrilgo Sol plazatik Justizia ministerioaren aurrera egindako manifestazioan, 2016ko urriko taberna giroko liskar bategatik zortzi gazteri 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri izana salatu dute.

 

Gurean Gaur

Sanferminetako talde sexu erasoagatik zigortutako bost gizonezkoak baldintzapean aske uzteko erabakia gaitzetsi zuten atzokoan kalera ateratako ehunka pertsonek Iruñean. Erabakiaren aurka agertu da Iruñeko Udala eta helegitea jarriko duela adierazi du Asiron alkateak. Era berean, Foru Gobernuak era helegitea jarriko duela adierazi du; izan ere, horretako praktika judizialak salatu behar direla esan du Solana bozeramaileak.

 


Gurean Gaur

Nafarroako Auzitegiak baldintzapeko askatasuna onartu die 2016ko sanferminetan taldeko bortxaketa egiteagatik zigortutako bost gizonezkoei. Bermea ordaindu dute, eta Iruñeko espetxera iritsi da han preso dauden hirurak aske uzteko agindua ere.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra