Skip to main content
bannerra

Iruñeko talde bortxaketaren egileak, fidantzapean libre


Libre utziko dituzte 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketagatik zigortutako bost gizonak. Nafarroako Auzitegiak onartu egin du defentsaren eskaria: behin betiko epaia iritsi arte baldintzapeko askatasunean geratuko dira. beraz.


Gurean Gaur

Hamabosgarren urteurrena ospatu du BERRIAk. Urteotan izandako aldaketak aipatu dituzte Martxelo Otamendik eta Beatriz Zabalondok, eta euskal herritarren eta erakundeen babesa eskatu dute etorkizuna ziurtatzeko. Erakunde desberdinetako ordezkariak ere ekitaldian izan dira eta egunkariaren garrantzia azpimarratu dute.

 


Gurean Gaur

Madrilen Altsasuko gazte auzipetuen alde egindako mobilizazio deialdiari eta Iñigo Urkulluk eta Pedro Sanchezek datorren astelehenean duten bilerari erreparatu diegu gai politikoetan. Horrez gain, Iruñeko sanferminetako zezenketez Joseba Asironek esandakoak eta Berriaren 15. urtemugakoak ere ekarri ditugu.

Gurean Gaur

Bestelako espetxe politika bat eskatu dute lauko gobernua osatzen duten alderdietako ordezkariek, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorrak jarri ditu mahaiaren bueltan Koldo Martinez, Adolfo Araiz, Tere Saez eta Jose Miguel Nuin. PSN ere gonbidatu du Foroak Garai berrietan espetxe politika berria izenpetutako saiora, baina Maria Chivitek gidatzen duen alderdiak ez du parte hartu.


Gurean Gaur

Uruguayko selekzioa final zortzirenetarako txartela lortu du Saudi Arabiaren aurka irabazita. Tabarezek zuzendutako taldeak bere gaitasuna frogatu du eta kontuan izateko taldea dela erakutsi du. Zelesteen inguruan, Beñat Zarrabeitiaren gaurko pilula.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra